Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2018ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3795

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1111/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa. 1111/2017.

Demandatzailea: Maribel Neyra Rodriguez.

Abokatua: Maria Begoña Zubiri Lleixa.

Prokuradorea: Paloma Bajo Martinez de Murguia.

Demandatua: Luis Sandro Casahuaman.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Aipatu judizioan 269/2018 epaia eman da 2018-06-04an, eta idazpurua hau da:

269/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hemezortziko ekainaren lauan.

M. Belén González Martínek, Vitoria-Gasteizko (Araba) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko eta haren barrutiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 1111/2017 prozeduran hartutako neurriak aldatzeko autoak. Eta horietan parteak honakoak izan dira: demandatzaile legez Maribel Neyra Rodríguez, Bajo Martínez de Murguía prokuradorearekin; demandatu legez Luis Sandro Casahuama, auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe; eta oinarri hauekin bat etorriaz ebazpena eman da.

Luis Sandro Casahuaman demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala