Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2018ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3790

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2017ko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dira.

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluan ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta jasoko dituzten zenbatekoak adieraziko direla.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean 2017an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala