Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2018ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3778

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 2koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta gainerako toki-erakundeek Memoria Historikoa berreskuratzeko eta sinbologia frankista kentzeko proiektuak egiteko 2018ko diru-laguntzak emateko osatu behar den epaimahai kalifikatzaileko kideak.

Ikusita geratu da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2018ko maiatzaren 8ko Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta gainerako toki-erakundeek Memoria Historikoa berreskuratzeko eta sinbologia frankista kentzeko proiektuak egiteko 2018ko diru-laguntzak emateko (maiatzaren 21eko EHAA, 96. zk.).

Ebazpen horren 13. artikuluak xedatzen duenez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinaraziko da epaimahai kalifikatzailearen osaera.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Epaimahai kalifikatzailearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

– Burua: Miren Aintzane Ezenarro Egurbide andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.

– Epaimahaikideak:

• Mónica Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

• M.ª del Mar Zabala Mardaras andrea, EUDELeko zuzendari nagusia.

• Amaia Goenaga Sanchez andrea, deialdian aipatzen den gaiaren gaineko aditua.

• Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Aholkularitza juridikoaren teknikaria, epaimahaiko idazkaria izango dena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Bilbao, 2018ko uztailaren 2a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.


Azterketa dokumentala