Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2018ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3775

11/2018 DEKRETUA, uztailaren 16koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten enpresen konfederazioek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, organizazio, entitate eta elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Aipatutako legearen 7. artikuluari buruz 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu Konfederazioak lehendakariaren azaroaren 10eko 22/2014 Dekretuaren bitartez izendatutako kide bat aldatu du eta aukeraketa berria egin du hori ordezteko.

Horren ondorioz, hauxe,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Garbiñe Espejo Jairo andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titularra izendatzea, Euskadiko Langile Komisioen Sindikatu-Konfederazioak aukeratu ondoren, Mari Cruz Vicente Peralta andrearen ordez.

2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala