Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3739

IRAGARKIA, 2018ko maiatzaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Residencial Etxadia Barrio San Miguel de Artadi» izeneko proiektua (Zumaia Udalerria).

Ondoren aipatuko den instalazio-proiektua jendaurrean jartzen da, honako xedapen hauek aintzat hartuta: Hidrokarburoen Alorrari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikulua (1998/10/08ko BOE) eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua (2002-12-31ko BOE); Nahitaezko Desjabetzeei buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954-12-17ko BOE); lege horri buruzko 1957ko apirilaren 26ko Araudiaren 56. artikulua (1957-06-20ko BOE); eta Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikulua (2015-10-02ko BOE); bai eta, proiektuarekin batera, eskatzaileak desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda ere.

– Eskatzailea: Nortegas Energía Distribución SAU; egoitza: Concha Jenerala kalea 20 – 48010 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: administrazio-baimena jasotzea, gauzatze-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa eskuratzea Zumaia udalerriko «Residencial Etxadia Barrio San Miguel de Artadi» izeneko proiekturako.

– Espedientea: RI 20/24181 – CGG 2018-3.

– Instalazioaren ezaugarriak: aurkeztutako proiektuan jasotakoak.

– Desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 65.291,37 euro.

– Administrazio-baimena lortzea, gauzatze-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa eskuratzea eskatu dute.

Hori guztia jendaurrean jartzen da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 20006 Donostia), proiektua eta dagokion eskaera aztertuak izan daitezen, eta hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasita, egoki irizten diren erreklamazioen eta arrazoibideen hiruna kopia aurkezteko, edo aipatutako proiektuarekin lehiatzeko egin nahi diren eskaerak eta proiektuak aurkezteko, hiruna kopiatan haiek ere.

Donostia, 2018ko maiatzaren 28a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala