Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3738

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko bideratutako 528/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 528/2017 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Jose Ramon Fernandez Sestayo.

Alderdi demandatua honako hauen jaraunsle ezezagunak dira: Jesus Bernardo Fernandez Sestayo, Maria Jose Fernandez Sestayo, Genoveva Fernandez Sestayo, Victor Manuel Fernandez Sestayo, Concepcion Margarita Fernandez Sestayo, Gustavo Adolfo Fernandez Sestayo, Inocencia Maria Fernandez Sestayo, Maria Luisa Fernandez Sestayo, Susana Fernandez Sestayo, Miguel Angel Fernandez Sestayo, Jorge Juan Fernandez Sestayo eta David Fernandez Sestayo.

Gaia: gauza komuna zatitzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

118 EPAIA

Epailea: Jose Manuel Grao Peñagaricano.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamazortziko maiatzaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Jose Ramon Fernandez Sestayo.

Abokatua: Juan Luis Miguel Bengoechea Vera.

Prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.

Alderdi demandatua honako hauen jaraunsle ezezagunak dira: Jesus Bernardo Fernandez Sestayo, Maria Jose Fernandez Sestayo, Genoveva Fernandez Sestayo, Victor Manuel Fernandez Sestayo, Concepcion Margarita Fernandez Sestayo, Gustavo Adolfo Fernandez Sestayo, Inocencia Maria Fernandez Sestayo, Maria Luisa Fernandez Sestayo, Susana Fernandez Sestayo, Miguel Angel Fernandez Sestayo, Jorge Juan Fernandez Sestayo eta David Fernandez Sestayo.

Abokatua: Germán Alonso Camina.

Prokuradorea: Maria Margarita Alcain Goicoechea.

Judizioaren gaia: ondasun-erkidegoa zatitzea.

EPAITZA

Baiesten dut Ruiz De Arbulo prokuradoreak José Ramón Fernández Sestayo jaunaren izenean jarri duen demanda, honako hauen jaraunsle ezezagunen aurka: Jesús Bernardo Fernández Sestayo, María Luisa, María José, Genoveva, Víctor Manuel, Concepción Margarita, Inocencia María, Gustavo Adolfo, Jorge Juan, Susana, Miguel Ángel eta David Fernández Sestayo. Horrenbestez,

a) Iraungita deklaratzen dut auzi-jartzailea eta demandatuak titular diren etxearen jabekidetza. Etxearen helbidea honako hau da: Juan Carlos Guerra kalea, 20, 3. solairua, «C» letra, Donostia.

b) Iraungitzea gauzatzeko, agintzen dut aipatutako etxebizitza jendaurreko enkantean saltzea, epaia betearazteko; enkante horretan kanpoko lizitatzaileak onartuko dira, eta egin beharreko baloraziotik ateratakoa izango da hasierako balioa, PLZaren 655. eta hurrengo artikuluetan xedatutako prozedurari jarraituz.

c) Ez da bidezkoa prozesuko kostuak berariaz ezartzea.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1845-0000-04-0528-17) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. x.g.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamazortziko maiatzaren hamarrean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2018ko maiatzaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala