Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3732

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Hernaniko udal mugartean Hernani-Arkale 1 eta 2 deritzon 220 kV-ko (d/c) airetiko linea elektrikoa aldatzeko proiektua onartu eta instalazioa baimentzen baita.

Erref.: 20-AT-I 2017-12

AURREKARIAK

1.– 2017ko abenduaren 1ean, Red Eléctrica de España, SAU enpresak (helbidea: Paseo Conde de los Gaitanes, 177 Moraleja, Alcobendas, 28109 Madril) Hernaniko udal mugartean Hernani-Arkale 1 eta 2 deritzon 220 kV-ko (d/c) airetiko linea elektrikoa aldatzeko proiektua onartzeko eta administrazio-baimena emateko eskatu zuen. Horretarako, eskariarekin batera, dagokion proiektu teknikoa aurkeztu zuen.

2.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 35.2 artikulua eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 11.5 artikulua betez, 2018ko apirilaren 11n, Industria, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusira proiektuaren ale bat bidali zen formatu digitalean, zuzendaritza nagusi horrek, hiru hilabeteko epean, zegokion txostena bidal zezan.

3.– Proiektu hori jendaurrean jarri da hogei eguneko epean, honako hauetan ezarritakoa betetzeko: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta Goi-tentsioko Airetiko Linea Elektrikoen Baldintza Teknikoen Erregelamendua eta horien Jarraibide Tekniko Osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan (2008-03-18ko BOE).

4.– Ondorio horietarako, informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen Hernaniko Udalaren iragarki-taulan –arauzko epean–, 2018ko apirilaren 26ko GAOn eta 2018ko apirilaren 30eko EHAAn.

5.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2018ko apirilaren 18an, dagozkion separatak bidali zitzaizkien Hernaniko Udalari eta Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU eta Nortegas Energía Distribución SAUri, eta eskatu zitzaien eskariaren alde ala kontra zeuden adierazteko eta, hala behar izanez gero, baldintza teknikoak ezartzeko. 2018ko ekainaren 4an berriro egin zitzaion eskaria Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUri.

6.– Proiektuaren alde ala kontra zeuden adierazteko eta, hala behar izanez gero, baldintza teknikoak ezartzeko egin zitzaien eskaria dela eta, Hernaniko Udalak eta Nortegas Energía Distribución SAUk erantzun zuten ez zegoela eragozpenik euren aldetik, baldin eta erantsitako baldintza teknikoak betetzen badira.

7.– Beste alde batetik, Iberdrola Distribución Eléctricak adierazi zuen ez zegoela eragozpenik bere aldetik.

8.– Nortegas Energía Distribución SAUk eta Hernaniko Udalak bidalitako baldintza teknikoak igorri zaizkio Red Eléctrica de España, SAUri.

9.– Informazioa jendaurrean jartzeko epearen barruan ez zen proiektuaren gaineko alegaziorik aurkeztu.

10.– Lurralde Ordezkaritza honetan, 2018ko maiatzaren 23an, Industria, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren idazkia jaso da, zeinean aipatutako instalazioaren aldeko txostena egiten baita.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Ebazpen hau Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenarekin bat etorriz eman da, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena.

2.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.

3.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

4.– Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

5.– Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak honako hau:

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Red Eléctrica de España, SAUri Hernaniko udal mugartean Hernani-Arkale 1 eta 2 deritzon 220 kV-ko (d/c) airetiko linea elektrikoa aldatzeko proiektuari dagozkion instalazioetarako, eta gauzatzeko proiektua onartzea. Hona hemen instalazioaren ezaugarri nagusiak:

– Kokapena: Hernani.

Linearen ezaugarriak:

● Zerbitzu-tentsioa: 220 kV.

● Hiru fasekoa; zirkuitu bikoitza.

Aldatuko den tartea:

● Eroaleak: AL1/39-A20SA (281,1 mm2).

● Zuntz optikoko kablea: OPGW 1 mota.

● Luzera: 691 m.

● Jatorria: 2 zenbakiko euskarria.

● Amaiera: 4 zenbakiko euskarria.

Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz ematen da ebazpen hau.

Onartutako proiektuaren eta, behar izanez gero, eskatzen eta baimentzen diren aldaketen arabera gauzatu beharko dira obrak.

Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik aurrera.

Behin betiko errekonozimenduari eta martxan jartzeko akta emateari dagokionez, lanak amaitu direla jakinarazi beharko dio instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari.

Ebazpen hau emateak ez dakar berekin udal edo probintzia mailako edo bestelako beharrezko obra-baimen edo -lizentziak lortu behar ez izatea, hau da, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu beharrezko baimen horiek guztiak ere. Halaber, hirugarren posibleek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da baimen hau.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Donostia, 2018ko ekainaren 1a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERÍA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala