Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3728

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 2koa, Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei, 2018. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2018ko ekitaldian Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko. Diru-laguntzak 2018. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko zuzenduta ziren.

2017ko azaroaren 30eko Ebazpeneko 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren udalei laguntzak ematea. Laguntzaren zenbateko osoa hirurehun eta hirurogei mila (360.000,00) eurokoa izango da, eta eranskinean zehazten dira udalerriak, koadrilak eta mankomunitateak eta diru-kopuru zehatzak.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren udalak ordezko izendatzea, kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.

Hirugarrena.– Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatzen diren entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 2a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

I. ERANSKINA
UDAL, KOADRILA ETA MANKOMUNITATE ONURADUNEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ORDEZKOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA UKATZEN ZAIEN ESKAEREN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala