Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2018ko uztailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3726

683/2018 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen baita.

Aztertua izan da Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 2ko 502/2018 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2018ko maiatzaren 28ko EHAAn (101. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita baldintza profesionalak baloratu ere jasotako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agirien arabera, ikusi da Josu Mirena Etxegarai Atela jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusiak, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2018ko ekainaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 2an.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala