Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3684

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2018ko otsailaren 12ko Erabakia. Erabaki horren bidez hasten da Gasteiz hiribidea 86 eta Gorbeia 37 zenbakietako jabekideen erkidegoari (IFZ: H-01152933; helbidea: Gasteiz hiribidea 86 eta Gorbeia 37, Vitoria-Gasteiz) hertsapen-isuna jartzeko prozedura, honekin lotuta: ez betetzea hutsuneak zuzentzea egiaztatzeko eginbeharra.

Aipatutako erabakiak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozedura: 01 SEK 2018/14.

Espedientea: CL 11/2018.

Interesduna: Gasteiz hiribidea 86 eta Gorbeia 37 zenbakietako jabekideen erkidegoa.

IFZ: H-01152933.

Helbidea: Gasteiz hiribidea 86 eta Gorbeia 37, 01012 Vitoria-Gasteiz.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan aurreikusitako kautela dela bide, iragarkiaren eraginpeko administrazio-egintza ez da osorik argitaratuko.

Aipatutako egintzaren testua, 15 eguneko epean, helbide honetan aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Halaber, interesdunak 15 eguneko epea du, iragarki hau argitaratzen denetik, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, eroso dituen dokumentuak edo informazioak aurkezteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko, aurreko paragrafoan adierazitako helbidean.

Horren berri ematen da, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44 eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Iragarki hau publiko egiten da eranskinean adierazi den interesdunak honen berri izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 19a.

Arabako lurralde-ordezkaria,
(2006-12-04ko Aginduaren bigarren xedapen gehigarriarekin bat)

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala