Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3682

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 2koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordearen kideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenak, antzerkia, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza arloko sortzaileen mugikortasunerako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Antzerki bira eta denboraldietarako laguntzak aztertuko dituen balorazio- batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.

– Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.

– Bokalak:

– Norka Chiapuso Cantabrana jauna, edo haren ordezkoa.

– Marta Monfort Ayestaran andrea, edo haren ordezkoa.

– Amagoia Garaizabal Armesto andrea, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2018ko uztailaren 2a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala