Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3642

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko egon daitezkeen interesdunei jakinarazteko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasiera emandako espedienteen ondorio gisa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpenaren bitartez, iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak amaitu direla.

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Ekainaren 23ko Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 2a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala