Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3617

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 333/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 333/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Elizabeth Milagros Marquez Cebreco.

Abokatua: Maria Irache Uribezubia Oregui.

Prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.

Demandatua: Damian Hernandez Garcia.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Aipatutako judizioan, autoa eman zen 2018-06-04an, non xedapen-zatia hau baita:

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2018-05-23an emandako epaia zuzentzea erabaki da.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako gaiari dagokionez, honela idatzita geratuko da behin betiko:

«Lehenengoa.– Lehenengo eta behin, demandatzaileak eskatzen du XXXXX adingabearen guraso-ahal partekatua ezartzeko. Eskatzen da, orobat, amaren baimena beharrezkoa izan dadila, adingabearen administrazio-, medikuntza- eta hezkuntza-egintzetan erabaki dezan.»

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZL, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267,9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Damian Hernandez Garcia demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2018ko ekainaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala