Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3614

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 412/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 412/2017 prozeduran. Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Igone Barciela Condonek eskatuta hasi da, Ricardet Felipe Rujano Sequeraren aurka. Epai horren kopia eskuragarri dauka, bulego judizial honetan, Ricardet Felipe Rujano Sequerak.

Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignatu izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ricardet Felipe Rujano Sequera demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko ekainaren batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala