Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3612

AGINDUA, 2018ko ekainaren 21ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta horiek emateko deialdia egiten Euskal Autonomia Erkidegoko udaletarako, informazio geografikoa hobetu eta udal mapak egin eta zabal ditzaten.

Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko udalei emateko diru-laguntzak arautzea, indarra egin dezaten udal informazio geografikoaren kalitatea hobetzeko, eta, horretarako, denon intereseko datuak jaso, digitalizatu eta webgunean argitara ditzaten; nahiz eta gerora paperean mapa inprimatu, udalen aukera izango baita.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean jasotzen denez, lurralde-informazio geografikoa da, besteak beste, lurraldea ordenatzeko programaren helburuetariko bat, eta, hori lortzeko, udalei emateko diru-laguntzetarako aurrekontu-partida bat dago aurreikusita, hain zuzen ere, «Udalen informazio geografikoa» deritzon esparru-programaren barruan, udal informazio geografikoa lortu eta kalitatea hobetzeko diru-laguntzetarako. Laguntza-lerro honen bidez, jarraipena eman nahi zaio 2014an Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hasitako programari, udal datuak geoatari batera migratzeko kanalak eratzeko, eta udalek gobernuaren webguneak ematen dituen datu geografikoak erabiltzeko aukera izan dezaten.

Bestetik, adierazi behar da laguntza hau jasota dagoela Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren bidez onartutako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018-2020 ekitaldietarako Diru-laguntzen Plan Estrategikoan, halaxe izan behar baitu Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, eta agindu horretan adierazitako edukia eman zaiola.

Azkenik, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 13.2.p) artikuluan xedatutakoaren arabera, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak du eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan informazio geografikoaren ekoizpena koordinatzeko, datu geografiko bateratuak eta kalitatekoak edukitzeko, gaur egungo nahiz etorkizuneko beharrak identifikatzeko eta Europar Batasuneko informazio espazialaren (INSPIRE) azpiegituraren inguruko Europako araudian xedatutakoa betetzen dela zaintzeko.

Ondorioz, azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa) ematen didaten eskumena baliatuz, eta bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) xedatutakoarekin, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko udaletarako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta horiek emateko deialdia egitea, bai udal mugartearen mapa digitala egiteak eragindako gastuetarako, bai, aukerakoa den arren, paperean inprimatzeak eragindakoetarako: horretarako, mapa topografikoan jarri ohi diren elementu guztiak bildu, berrikusi eta aurkitu behar dira, eta, nahitaez, gutxienez toponimia, kale-izendegia, eta interes publikoko zerbitzuak, instalazioak eta hiri-elementuak agertu behar dira.

Informazio hori udalaren webgunean argitaratu behar da, bertako mapa-bisorea erabilita, edo, bestela, udalak halakorik ez badu, www.geo.euskadi.eus atariko mapa-bisorea baliatuta; Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak du atari horren ardura, eta udalen webgunean txertatu ahal izateko moduan dago eginda.

Gutxieneko eskakizun teknikoetan dago adierazita zein diren bildu beharreko elementuak, formatuak eta eskakizunak diru-laguntza jasotzeko moduko mapak egiteko (ikusi eranskina).

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

200.100 euro jarri dira 2018ko ekitaldirako diru-laguntza finantzatzeko, 17.0.1.05.12.0000.4.722.01.43130.002/J aurrekontu-partidaren kargura.

3. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

2.– Izapidetze elektronikoa honako hauen bidez dago araututa: Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –PLATEA– onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena. Horretaz gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea ere aplikatu behar zaio izapidetze elektronikoari.

3.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak modu elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak eskuragarri daude egoitza elektronikoan.

Eskabidearen ondorengo izapideak egoitza elektronikoko «nire karpeta» erabiliz egingo dira.

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Agindu honetan zehazturik dauden baldintzak, eskakizunak eta prozedurak betez gero, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalak izan daitezke diru-laguntza honen erakunde onuradunak.

2.– Ezin dira onuradun izan aurreko hiru ekitaldietako edozeinetan (2015, 2016 edo 2017) diru-laguntza jaso duten erakunde onuradunak, ez badiote berariaz uko egin.

3.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, beharrezkoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren entitate autonomoek emandako mota bereko laguntzei edo diru-laguntzei lotuta izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozedura.

4.– Ezin izango dituzte diru-laguntza hauek eskuratu diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat duten pertsona juridikoek, ezta horretarako legezko inolako debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeriagatik eragindakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

5.– Halaber, ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da aipatutako 13. artikuluko 4. apartatutik 6.era bitartean xedatutakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

5. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzako titularrari dagokio agindu honetan aurreikusitako prozedurak kudeatzea, zeinak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluaren 3. apartatuan ezarritako printzipioei egokitu beharko baitzaizkie.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 10ean amaituko da, muga-eguna barne.

2.– Eskabideak baliabide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira, euskadi.eus egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.net/y22-izapide/eu/x43kToolkitWar/form/fdp?procedureId=1016604&tipoPresentacion=1&language=eu

3.– Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete eskabidea, aukeran. Era berean, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

4.– Eskabidean, berariaz aipatuko da lana paperean inprimatuko den ala ez.

5.– Betebehar eta egoera hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena erantsiko zaio eskabideari:

a) Jakinaraztea ea eskatu den eta, hala badagokio, ea eskuratu den helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandako diru-laguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik.

b) Erakunde eskatzailea ez egotea laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

c) Indarreko arauetan ezarritako betekizunak betetzea eta eskabideko eta agirietako datuak egiazkoak izatea.

6.– Eskabideak berekin dakar baimena organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela.

Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen, organo eskudunek egindako ziurtagiri administratibo positiboen bidez egiaztatu beharko du.

7.– Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, eskatzaileei jakitera ematen zaie aurkezten dituzten datuak fitxategi batean bilduko direla eta horren helburua izango dela diru-laguntzetarako deialdi hau eta arloari loturiko gainerako administrazio-espediente guztiak kudeatzea. Fitxategiaren arduraduna Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza da, eta zuzendaritza horretan gauzatuko dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak; horretarako, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

7. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetan egindako akatsak zuzentzea.

Eskabidean akatsen edo zehaztugabetasunen bat aurkitzen bada, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta akatsa edo zehaztugabetasuna zuzentzeko hamar eguneko epea emango. Jakinarazpenean, adieraziko da erakundeak zuzenketa egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan jasotakoari jarraituz.

Akatsen zuzenketa jakinarazteko, baliabide elektronikoak erabiliko dira. Jakinarazpenak kontsultatzeko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalera jo behar da.

Jakinarazpena egindakotzat joko da, interesdunak elektronikoki izenpetzen duenean hura jaso izana. Jakinarazpena bidali eta hamar eguneko epean interesduna ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela edukira sartzea.

Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

8. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Deialdi honen babespean ematen diren diru-laguntzen kargura finantzatu ahal izango dira diruz lagundutako mapa digitala egiteko zerbitzu-sariei dagozkien gastuak, barnean hartuta behar den informazio geografikoa biltzeko eta berrikusteko lanak eta udal webguneko mapa-bisorean zabaltzekoak. Ondorengo apartatuan adierazitakoa aplikatu behar den kasuetan, emandako diru-laguntzak barnean hartzen baditu mapa paperean ezartzeko gastuak, inprimatze-lanei dagozkien gastuak ere finantzatu egingo dira. Ondorio horietarako, erakunde onuradunek diruz lagundutako lan guztiak kontratatu ahalko dituzte.

Diruz laguntzekoak diren gastu guztiei aplikatuko zaie Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua.

2.– Honako formula hau erabiliko da udal bakoitzari zenbateko gehieneko diru-laguntza emango zaion zehazteko:

«H» gehieneko diru-laguntza da eurotan, eta «P» udalerriko biztanleen kopurua da, EUSTAT–Euskal Estatistika Erakundeak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean emandako biztanleriari buruzko azken datuaren arabera.

H = 8.000 + (P/100)

Udalak maparen aleak paperean inprimatzea aukeratu badu, H zenbatekoari % 20 gehituko zaio.

Diru-laguntza ez da inola ere 12.000 euro baino gehiago izango.

3.– Agindu honetako 9.1. artikuluan jasota datorren hainbanatze-irizpidea edo proportzio-araua aplikatzen bada, baliteke azkenean emango diren diru-laguntzen zenbatekoak artikulu honetako formulen bidez lortzen diren kopuruak baino txikiagoak izatea.

9. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura.

1.– Deialdiko diru-laguntza esleitzeko, 5. artikuluan aurreikusitako organo kudeatzaileak irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

– Epe barruan jaso eta 4. artikuluko eskakizunak betetzen dituzten eskabide guztiak hartuko dira kontuan.

– 8.2. artikuluan jasotakoaren arabera kalkulatutako zenbatekoen bolumen osoa deialdiko zuzkidura ekonomikotik gorakoa bada, hainbanatze-irizpidea edo proportzio-araua erabiliko da eman beharreko zenbatekoa zehazteko.

2.– Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzako titularrak eta, hark izendaturik, zuzendaritzara atxikitako bi teknikarik prozedurako ebazpen-proposamena egingo dute, eta Lurralde Plangintzako sailburuordeari helaraziko.

10. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publikotasun-prozedura.

1.– Organo kudeatzailearen proposamena ikusi ondoren, Lurralde Plangintzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du hiru hileko gehieneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera.

Ebazpen horretan zehaztuko da erakunde eskatzaileei diru-laguntzak esleitu ala ukatu zaizkien, eta, ukatuz gero, ukatzeko arrazoiak ere azalduko dira.

Diru-laguntzak esleitzeko ebazpenean, honako hauek jasoko dira:

a) Zein diren udal onuradunak.

b) Zer biztanleria-datu eman duen EUSTAT–Euskal Estatistika Erakundeak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

c) Udal onuradunek paperean inprimatzea aukeratu duten ala ez.

d) Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Aipatutako ebazpena jakinarazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.

2.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

3.– Gehieneko epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, diru-laguntza eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, lehen aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

11. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea.

1.– Udal onuradunek jasotako diru-laguntza justifikatu behar dute adierazitako epeetan; horretarako, dokumentazio hau aurkeztu behar dute egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/y22-izapide2/eu/

a) Diru-laguntzako lanen hasieraren ziurtagiria eta, hala badagokio, kontratazioarena; beren-beregi azalduta lanak amaitzeko gehieneko epea bederatzi hilekoa dela. Gehienez ere, bi hileko epean aurkeztu beharko da ziurtagiri hori, diru-laguntza esleitzeko emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Lanak amaitzeko 9 hileko gehieneko epea luza daiteke Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzako titularraren ebazpenaren bidez. Horretarako, erakunde onuradunak luzapena eskatu beharko du lanak atzeratzen ari direla antzematen duenean eta beti ere epea amaitu baino lehen. Eskaeran, horretarako zioak azaltzen dituen justifikazio-memoria bat aurkeztu behar du, eta kasuan kasuko agiria aurkezteko aurreikusitako epea proposatu.

c) Epea luzatzea erabakitzen bada, gehienez lau hilabetez luzatu ahal izango da, azaldutako zioen arabera.

2.– Baldin eta diru-laguntzako mapa paperean argitaratzekoa ere bada, diruz lagundutako lanak amaitzeko epea bukatu baino bi hilabete lehenago, eta, edozein modutan ere, mapa paperean argitaratu baino lehen, erakunde onuradunak informazio digitala igorriko dio Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzari, txostena egin dezan diru-laguntzako mapak gutxieneko betekizun teknikoetara (agindu honen eranskinean) egokitzen diren ala ez adierazteko. Txosten hori hilabeteko epean emango da, eta, akatsen bat atzemanez gero, zuzendu egin beharko da txostenean adierazitako epean.

3.– Diruz lagundutako lanak benetan eginda daudela egiaztatzeko, erakunde onuradunak zenbait entregagai bidali beharko ditu Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzara, lanak guztiz amaitzen dituenetik gehienez ere hilabeteko epean, eta denek ere bat etorri beharko dute agindu honi eranskin gisa gehitutako betekizun teknikoen agirian jasota dauden eskakizun eta formatuekin. Honako hauek dira entregagaiak:

a) Udalerrian dauden interes publikoko hiri-elementuei, zerbitzuei eta instalazioei buruzko informazioa.

b) Toponimiari buruzko informazioa.

c) Kale-izenei buruzko informazioa.

d) Oinarrizko kartografiari buruzko informazioa.

e) Maparen irudi-fitxategiak, PDF formatuko fitxategi konprimitu batean, mapa webgunearen bidez zabaltzeko, eta mapa digitalaren irudi geoerreferentziadunak, eranskinean deskribatutako formatuetan.

f) Paperean inprimatzeagatik % 20ko finantzaketa gehigarria eskuratzen bada, 50 ale paperean eta inprimategirako prestatutako materiala duen azken fitxategi digitala entregatu beharko dira.

g) Udal atariaren URL helbidea, non argitara emango baita mapatik eratorritako informazioa bisore kartografiko batean.

4.– Ondoren, eta modu elektronikoan, aurreko apartatuko dokumentazio-entregaren data eta erregistro-zenbakia adieraziko dira. Horretaz gain, modu presentzialean ekarritako dokumentuen zerrenda adieraziko da, eta diruz lagundutako lanen ondorioz eginiko gastua egiaztatzen duten fakturak erantsiko dira, banakatuta. Hala badagokio, xede bererako jasotako laguntza guztien ziurtagiriak ere erantsiko dira.

12. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.

1.– Diru-laguntza behin eta dena batera ordainduko da, ordainketa bakarrean, diru-laguntza justifikatu ostean; horretarako, aurreko artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

2.– Diru-laguntzako gastuen zenbatekoa ezin da, inoiz ere, kostu garbiaren % 80 baino handiagoa izan (BEZa eta gainerako zergak kenduta), eta egiaztatu beharko da diruz lagundutako lanen faktura banakatuen bidez.

13. artikulua.– Informazioa zabaltzea.

Diru-laguntza honetatik eratorritako informazio orori zabalkunde egokia eman ahal izango diote bai Eusko Jaurlaritzak bai erakunde onuradunek.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artikulu hauetan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte agindu honetan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua, eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua. Zehazki, betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza eman den xede horretarako erabiltzea.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan eskatzen duten informazioa ematea deialdi honen karietara jasotako diru-laguntzei buruz.

d) 11. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztea, agindu horretan adierazitako epeetan.

e) Paperezko eta euskarri digitaleko mapetan, berariaz adierazi behar da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diruz lagundu duela, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunari buruzko araudian xedatutakoaren arabera (Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretua, EHAA, 205. zk.).

15. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatuz gero, bera emateko ebazpena alda daiteke, betiere, arau honetan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak gordeta. Bereziki aintzat hartuko dira honako aldaketa hauek: aldi berean, beste Administrazio edo entitate publiko nahiz pribaturen batek emandako diru-laguntzaren bat jasotzea, edo helburu bererako beste sarrera edo baliabide batzuk jasotzea.

Ondorio horietarako, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak behar den aldaketa-ebazpena emango du, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egoera berrira egokitzeko.

16. artikulua.– Ez-betetzea eta itzultzeko prozedura.

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du erakunde onuradunak baldin eta diru-laguntza eskatu eta eman zitzaion xederako erabiltzen ez badu, diru-laguntzako jarduera egiten ez badu, diru-laguntza intereseko xedeetarako erabili duela justifikatzen ez badu, edo, oro har, ez baditu betetzen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, agindu honetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarrita dauden betebeharrak. Hala badagokio, jaso duen diru-zenbatekoa itzuli egin beharko du, sortutako legezko berandutze-interesekin batera, diru-laguntzen arloan aplikagarri denaren arabera, eta, dirua itzultzeko, horretarako ezartzen den prozedurari jarraituko zaio.

17. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Agindu honetako deialdiko diru-laguntzak bateratu daitezke beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako egindako deialdietako bestelako diru-laguntza edo laguntza batzuekin eta bestelako sarrera edo baliabide batzuekin; horretarako, ordea, ezinbestekoa izango da deialdi honetan emandako diru-laguntzekin batera 12.2 artikuluan ezarritako ehunekoen muga (kostu garbiaren % 80) ez gainditzea. Muga hori gainditzen bada, emandako diru-laguntzaren benetako zenbatekoa adierazitako mugaraino gutxituko da.

18. artikulua.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.

Agindu honetan berariaz jaso gabe geratu diren prozedura-alderdi guztietarako, honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta haren araudia, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.

Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzako titularrari ahalmena ematen zaio agindu hau garatzeko eta betearazteko behar diren jarraibideak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 21a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DIREN MAPEK BETE BEHAR DITUZTEN GUTXIENEKO ESKAKIZUN TEKNIKOAK

1.– Erreferentzia-sistema.

ETRS89 erreferentzia-sistema geodesikoan egingo da lana, hori baita Espainiak uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuaren bidez hartutako sistema ofiziala. Alacanteko mareografoan itsasoak duen batez besteko maila da erreferentzia-sistema altimetrikoa.

2.– Entrega-formatua.

Bektore-fitxategiak: ESRIren artxibo informatikoaren formatua (SHP).

Paperezko maparen irudi geoerreferentziaduna, TIFF, JPG eta ECW formatuetan, tfw eta jgw fitxategiekin batera.

PDF formatuko artxibategi konprimitua (150 ppp), mapa webgunean zabaltzeko.

Fitxategi digitalak bereizmen handiko (300 ppp) PDF formatuan inprimatzeko.

Edizio-fitxategiak (DWG, DGN, MXD, AI, etab.).

3.– Lurralde Plangintza eta Hirigintza Zuzendaritzak lanen hasieran eman beharreko informazioa.

Lanen hasieran, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak abiapuntuko informazio hau emango du lanak egiteko:

Oinarrizko kartografia:

– Eusko Jaurlaritzaren oinarri topografiko harmonizatua, 1:5.000 (BTA5): Eusko Jaurlaritzaren ETRS89ko bektore-kartografia, 1:5.000 eskalakoa. BTAren dokumentazio deskribatzailea.

– Lurraldeko ortofotografia digitala, 25 cm-ko bereizmenekoa, ahalik eta gaurkotuena (gaur egun, 2016koa).

– Elebazioen eredu digitalak (erliebearen itzaldura egiteko behar badira).

– Elebazioen eredu digitaletatik sortutako erliebearen itzaldura-mapa.

Toponimia:

– Bektore-fitxategiak, ESRIko shapefile formatuan, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren toponimiaren datu-basearekin, toponimo normalizatuak baino ez dauzkana.

– Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren datu-basea, ahozko toponimoena eta aldaerena.

Kale-izenak eta lurralde-kodeak:

– Bektore-fitxategiak, ESRIko shapefile formatuan, EUSTAT–Euskal Estatistika Erakundearen kale eta atariekin.

– EUSTAT–Euskal Estatistika Erakundearen lurralde-kodeak eta -nomenklaturak.

Interesekoak diren zerbitzuak, instalazioak eta hiri-elementuak:

– Elementu horiei buruzko informazioa www.geo.euskadi.eus webgunean dago eskuragarri.

– EUSTAT–Euskal Estatistika Erakundearen Jarduera Ekonomikoen Direktorioa.

Horretaz gain, lehenago egindako mapen aleak –bat edo batzuk– emango dituzte, baldin eta eredugarritzat jotzen badituzte ondo aukeratu dituztelako maparako sinboloak, iturriak, esparrua eta gainerako osagarriak, irizpideen antzekotasuna bilatzearren.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren logotipoa eta geoEuskadi logotipoa (www.geo.euskadi.eus) ere izango dituzte.

4.– Bildu edo eguneratu beharreko informazio geografikoa.

4.1.– Interes publikoko zerbitzu, instalazio eta hiri-elementuak.

Nahitaez bildu beharko dira interes publikoko hiri-elementuak, eta elementu puntual gisa digitalizatuko dira, 25 cm-ko ortofotoan eta BTA5 kartografian zehatz-mehatz kokatuta geratzeko moduan, ez baita onartuko irudikapen-arazoengatiko desbideraketarik.

Elementu bakoitza sailkapenaren arabera kodetu behar da eta, horretaz gain, lotuta eraman beharko du elementuaren izenari buruzko oinarrizko informazioa eta informazio deskribatzailea. 5.1 apartatuan dago zehaztuta bildu beharreko datuen eredua, eta 8.1 taula nagusian daude zerrendatuta nahitaezko elementuak eta euren kodifikazioa. Informazio osagarri hori nahitaezkoa da.

Horretaz gain, interes publikoko beste elementu lineal batzuk ere jasoko dira, garrantzitsuenak hauek izanik: udalerriko GR, PR, SL, bidegorriak, abelbideak, bidexkak eta bide nagusiak, eta azken kasu horretan hedadura osoaren erreferentzia egin behar da. 5.2 apartatuan daude deskribatuta 8.2an izan behar dituzten datuak eta kodifikazioa.

Nahitaezkoak izango dira interes publikoko hiri-elementuak, gai hauen arabera antolatuta:

– Interes historiko, artistiko eta turistikoko lekuak.

– Herritarrentzako zerbitzuak.

– Herritarren segurtasuna.

– Osasuna.

– Garraioak.

– Ostatua.

– Industria.

– Merkataritza.

– Hezkuntza.

– Aisia eta kultura.

– Erlijioa.

– Zuzkidura-espazioa.

8.1 eta 8.2 taula nagusietan bildutako nahitaezko intereseko elementuez gain, udal bakoitzak bere ezaugarriak eta beharrizan partikularrak kontuan hartu eta aukerako intereseko elementuak jaso ahal izango ditu, edo, hala badagokio, elementu berriak desberdintzeko aukera ematen dion beste kode bat proposatu ahal izango du. Horretarako, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzako Kartografia Zerbitzuari eskatu beharko dio balora dezala elementu berri hori, eta beste kode bat eman.

Dena den, duen berezitasunagatik elementuren bat desberdindu nahi bada eta taula nagusietan elementu hori sailkatzeko koderik ez badago, CODIGO=9999 kodearekin entregatu ahal izango da, eta ELEME_EUS eta ELEME_CAS eremuak beteta.

Kasu horretan, kokaleku berean intereseko hiri-elementu, instalazio edo zerbitzu bat baino gehiago badago, geometria errepikatu egin beharko da, hau da, bi puntu edo gehiago sailkapen desberdinarekin.

4.2.– Toponimia.

4.2.1.– Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren toponimia abiapuntutzat hartuta, toponimoak berrikusi eta eguneratuko dira arrazoi hauengatik:

Ez dago aldaketarik.

Toponimo berri baten alta.

Tokiaren izena kentzea proposatzen da (udal-mugartetik kanpo dagoelako).

Lehentasunezko toponimoa aldatu da.

Entitate geografikoa aldatu da.

Toponimoaren geometria eta/edo kokapena zuzendu da.

Toponimo ordezko edo sinonimo berri bat gehitu da.

Ahozko aldaera bat gehitu da.

Izena ofizialdu da.

Aurreko izen ofiziala aldatu da.

Erabili behar den toponimia-basea (shp formatuko hiru fitxategitan jasota, geometriaren arabera, eta poligono, linea eta puntutan bereizita) ahozko toponimoen eta aldaeren datu-basearekin osatuko da, zeina Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emango baitu, eta hori erabiliko da aipatutako eremuak betetzeko, erlazionatzen dituen IDLUGAR bakarraren arabera.

4.2.2.– Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza harremanetan jarriko da erakunde onuradunekin, Euskaltzaindiaren irizpena eskatzeko.

4.3.– Kale-izendegia.

EUSTATek emandako kale-izendegia abiapuntutzat hartuta, osorik berrikusiko dira bai kale-zatiak bai atariak, desadostasunik dagoen ikustearren, eta, horretaz gain, kale berriak eta udalaren alta izan duten atariak sartzeko.

Atari bakoitza BTA 1:5.000 bektore-kartografian dagokion eraikinaren barruan kokatu behar da, jotzen duen bidetik ahalik eta hurbilena. Eraikin hori kartografian ez badago, ortofotografia berriena hartuko da oinarritzat bera kokatzeko.

4.4.– Oinarrizko kartografia.

Mapa digitalerako oinarrizko kartografia Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren BTA5 kartografia izango da, irizpide kartografiko egokiak aplikatuta bai sinbolozko adierazpenean bai orokortzean, dagokion eskalarako bermatu behar baitira maparen irudikapen eta irakurketa zuzenak.

Bermatu behar da mapako irudikapen kartografikoa lurraldearen egoera eguneratuari dagokiola. Jasotako oinarrizko BTA5 kartografia abiapuntutzat hartuta, kartografia bera berrikusiko da, aldaketarik edo akatsik dagoen ikustearren; batez ere fenomeno garrantzitsuenetan, hala nola eraikuntzetan, eraikinetan, bideetan eta hidrografian. Hala bada, maparen eskalak onartutako tolerantziaren barruan digitalizatuko dira datuak (0,2 mm * eskalaren izendatzailea).

Kartografian egiten diren aldaketa horiek bektore-fitxategietan eman behar dira, ESRIko shape formatuan; horretarako, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak emandako BTA5 kartografiaren fitxategi-banaketa eta fenomeno-kode (ID_TIPO atributua) berberak erabili erabili beharko dira, guztiz zuzendutako BTA geruzan. Eta horiekin batera, fitxategi independenteetan, alde batetik, kendutako elementuena, eta, bestetik, beste batek emandako kartografiari gehitutako elementuena Ez da beharrezkoa eskalei buruzko BTA kartografiarako eta topologia edo irudi-formarako zehaztapenak kontuan hartzea; izan ere, nahitaez baino ez dira errespetatu beharko BTAren fitxategi-banaketa eta ID_TIPO atributuaren esleipen zuzena.

Altimetria sestra-kurbei dagokien bezala adieraziko da, kurba arteko 5 m-ko edo 10 m-ko distantziakidetasuna emanda eta kurba nagusiak eta nagusi ez direnak bereizita; horretarako, kota-puntuak jarriko dira egoki iritzitako lekuetan. Tontor eta lepo adierazgarri guztietan, kota-puntuak egon behar du. Kurba nagusietan, kota-errotuluak jarriko dira erraz irakurtzeko moduko irizpide kartografikoen arabera.

Erliebea irudikatzeko, hondoko itzaldura erabiliko da, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren elebazioen eredu digitaletik hartua. Hondorako, ortofotoa erabiltzen ez bada, tinta hipsometrikoak erabiliko dira: kota baxuetarako, berdexkak; kota ertainetarako, horixkak, eta altuetarako, marroixkak.

4.5.– Informazio gehigarria.

Agindu honetan informazioren bat zehaztu ez bada eta mapan jartzea garrantzitsua dela uste bada, SHP formatuan entregatu ahal izango da dagozkion atributuekin, edota TIFF formatuan, raster informazioa izanez gero (adib.: planifikatutako eraikinen irudikapena).

Elementuak sailkatu edo taldekatzeko moduak atributu berriren bat gehitzea eskatzen badu, dagokion informazioan eremu berri bat gehitu ahal izango da beharrezko atributuarekin, aginduan zehazten diren nahitaezko atributuak betetzen badira (adib.: mapan interesguneak taldekatu beharra, ikonoen bidez irudikatzeko).

5.– Ezaugarri teknikoak.

Ondoren deskribatuko da zer datu-egitura erabili behar den berrikusi eta eguneratu behar diren informazioetarako. Ezarriko dira fitxategien izena, datu geografikoen mota (puntuak, lineak eta poligonoak), atributuak eta zer datu-mota den.

Aipatuko da zenbait atribututan zer-nolako lotura dagoen beroriek kodetzen dituzten taula nagusiekin; 8. apartatuan daude zehaztuta. Atributu horiek izartxo batez * identifikatu dira.

5.1.– Interes publikoko zerbitzu, instalazio eta hiri-elementu puntualak.

Udal elementuen shapefile fitxategia puntuena izango da, eta Udal_elementuak_P.shp deituko da. Hau da egitura:

(Ikus .PDF)

I. taula: Puntu-geruza: Udal_elementuak_P.shp

Eremuen deskribapena:

Kodea: elementu-motaren zenbakizko eremua, 8.1 taula nagusiaren arabera bete beharrekoa.

Eleme_eus: kodearen euskarazko izen deskribatzailea, 8.1 apartatuko taula nagusiaren arabera bete beharrekoa.

Eleme_cas: kodearen gaztelaniazko izen deskribatzailea, 8.1 apartatuko taula nagusiaren arabera bete beharrekoa.

Izena: elementuari loturiko euskarazko izena.

Nombre: elementuari loturiko gaztelaniazko izena.

Inform_eus: elementuari buruzko euskarazko informazio gehigarria, barnean hartuta webgunea, telefonoak eta lekuari buruzko informazioa ematen duten beste zenbait esteka interesgarri.

Inform_cas: elementuari buruzko gaztelaniazko informazio gehigarria, barnean hartuta webgunea, telefonoak eta lekuari buruzko informazioa ematen duten beste zenbait esteka interesgarri.

Adibidea: informazio- eta turismo-bulegoa.

(Ikus .PDF)

II. taula: Udal-elementuaren adibidea.

5.2.– Interes publikoko zerbitzu, instalazio eta hiri-elementu linealak.

8.2 apartatuetako taula nagusietan jasotako fenomeno guztiak jasoko dira, eta hango zehaztapenen arabera kodetuko.

Udal ibilbideen shapefile fitxategia lineala izango da, eta izen hau izango du: Udal_ibilbideak_L.shp. Hau da egitura:

(Ikus .PDF)

III. taula: Linea-geruza: Udal_ibilbideak_L.shp.

Eremuen deskribapena:

Kodea: elementu-motaren zenbakizko eremua, 8.2 apartatuko taula nagusiaren arabera bete beharrekoa.

Eleme_eus: kodearen euskarazko izen deskribatzailea, 8.2 apartatuko taula nagusiaren arabera bete beharrekoa.

Eleme_cas: kodearen gaztelaniazko izen deskribatzailea, 8.2 apartatuko taula nagusiaren arabera bete beharrekoa.

Izena: elementuari loturiko euskarazko izena.

Nombre: elementuari loturiko gaztelaniazko izena.

Inform_eus: elementuaren euskarazko informazio gehigarria.

Inform_cas: elementuaren gaztelaniazko informazio gehigarria.

Adibidea: Camino de Santiago.

(Ikus .PDF)

IV. taula: Udal ibilbideko elementuaren adibidea.

5.3.– Toponimia.

Shapefile fitxategietan egingo dira aldaketak.

Herriaren_izena_urtea_izen_Geografikoak_P.shp, Herriaren_izena_urtea_izen_Geografikoak_L.shp, Herriaren_izena_urtea_izen_Geografikoak_A.shp

Kontsultak egiteko, ahozko eta ordezko toponimoak ID_LUGAR eremuarekin lotu ahalko den taula batean entregatuko dira, bereizita.

Ahozko eta ordezko toponimo berriak bakarrik jasoko dira tauletan, dagokion «H» edo «K» aldaketa-kodearekin; hor sartuko da, baita ere, lehentasunezko toponimoaren ondoan parentesi artean errotulatzen dena.

Fitxategi horiek lineak, puntuak edo poligonoak dituzte, adierazten duten toponimo-motaren arabera, eta hala dago zehaztuta 8.3 apartatuko taula nagusien apartatuan geometria bakoitzerako ezarritako kode geografikoen tauletan.

Toponimoen altak jasotzeko, MOTIVO_MOD=B kodea erabiliko da eta IDLUGAR eremua hutsik utziko da. Altak desagertutako elementuei buruzkoak izan daitezke, eta, horretarako, dagokion kode geografikoa erabiliko da. Toponimoari eragiten dion aldaketa-mota jasotzen duen «MOTIVO_MOD» kodeak ez dauka zergatik bakarra izan nahitaez.

Eremuen egitura hau izango da:

(Ikus .PDF)

V. taula: Puntu-geruza: Herriaren_izena_urtea_izen_Geografikoak_P.shp

Eremuen deskribapena:

IDLUGAR: gorde beharreko barne-identifikatzailea.

CODGEO*: elementu-motaren zenbakizko eremua, 8.3 apartatuko taula nagusien arabera bete beharrekoa.

NOMGEO_CAS*: elementu-motaren gaztelaniazko izena 8.3 apartatuko taula nagusien arabera.

NOMGEO_EUS*: elementu-motaren euskarazko izena 8.3 apartatuko taula nagusien arabera.

MOTIVO_MOD*: testuaren eremua, 8.3.4 taularen araberakoa, kode bat edo batzuk eduki ditzakeena; izan ere, arrazoi osagarri batzuk egon daitezke.

TOP_PREF: elementuari loturiko lehentasunezko toponimoa.

TOP_ALTERN: elementuari loturiko ordezko toponimoak (sinonimoak edo alonimoak).

TOP_ORAL: ahozko izenak.

FECHA_AADM: toponimoa ofizialtzen duen administrazio-egintzaren data.

DOC_AADM: toponimoa ofizialtzen duen administrazio-agiria.

COD_MUN*: udalerriaren EUSTAT kodea.

OBSERV: egindako aldaketaren inguruko oharrak eta beste iruzkin batzuk.

(Ikus .PDF)

VI. taula: Linea-geruza: Herriaren_izena_urtea_izen_Geografikoak_L.shp

Eremuen deskribapena:

IDLUGAR: gorde beharreko barne-identifikatzailea.

CODGEO*: elementu-motaren zenbakizko eremua, 8.3 apartatuko taula nagusien arabera bete beharrekoa.

NOMGEO_CAS*: elementu-motaren gaztelaniazko izena 8.3 apartatuko taula nagusien arabera.

NOMGEO_EUS*: elementu-motaren euskarazko izena 8.3 apartatuko taula nagusien arabera.

MOTIVO_MOD*: testuaren eremua, 8.3.4 taularen araberakoa, kode bat edo batzuk eduki ditzakeena; izan ere, arrazoi osagarri batzuk egon daitezke.

TOP_PREF: elementuari loturiko lehentasunezko toponimoa.

TOP_ALTERN: elementuari loturiko ordezko toponimoak (sinonimoak edo alonimoak).

TOP_ORAL: ahozko izenak.

FECHA_AADM: toponimoa ofizialtzen duen administrazio-egintzaren data.

DOC_AADM: toponimoa ofizialtzen duen administrazio-agiria.

COD_MUN*: udalerriaren EUSTAT kodea.

OBSERV: egindako aldaketaren inguruko oharrak eta beste iruzkin batzuk.

(Ikus .PDF)

VII. taula: poligono-geruza: Herriaren_izena_izen_Geografikoak_urtea_A.shp

Eremuen deskribapena:

IDLUGAR: gorde beharreko barne-identifikatzailea.

CODGEO*: elementu-motaren zenbakizko eremua, 8.3 apartatuko taula nagusien arabera bete beharrekoa.

NOMGEO_CAS*: elementu-motaren gaztelaniazko izena 8.3 apartatuko taula nagusien arabera.

NOMGEO_EUS*: elementu-motaren euskarazko izena 8.3 apartatuko taula nagusien arabera.

MOTIVO_MOD*: testuaren eremua, 8.3.4 taularen araberakoa, kode bat edo batzuk eduki ditzakeena; izan ere, arrazoi osagarri batzuk egon daitezke.

TOP_PREF: elementuari loturiko lehentasunezko toponimoa.

TOP_ALTERN: elementuari loturiko ordezko toponimoak (sinonimoak edo alonimoak).

TOP_ORAL: ahozko izenak.

FECHA_AADM: toponimoa ofizialtzen duen administrazio-egintzaren data.

DOC_AADM: toponimoa ofizialtzen duen administrazio-agiria.

COD_MUN*: udalerriaren EUSTAT kodea.

OBSERV: egindako aldaketaren inguruko oharrak eta beste iruzkin batzuk.

1.– Adibidea:

(Ikus .PDF)

2. adibidea:

(Ikus .PDF)

VIII. taula: aldatutako toponimo poligonalen adibidea.

5.4.– Kaleak.

Abiapuntuko informazioa koherentea da (atariak eta kaleak), eta berrikusitako eta emandako datuek ere bermatu behar dute informazio bien arteko koherentzia, egon ez dadin kaleen geruza linealean jasota ez dagoen kaleren bateko ataririk, ezta atariaren zenbakia edo kalea bete gabe daukan ataririk ere; kalerik edo ataririk ere ez da kendu edo aldatu behar aldaketa horren berri jasota utzi gabe.

AldaketakHerriaren_izena_urtea_kale_izendegia_L.shp shapefile fitxategian egingo dira, lanen hasieran entregatuko da, eta ondoren adierazten den egitura izango du. Aldatu edo sartu beharreko bide-motak, kodeekin batera, 8.4.1 apartatuko taula nagusietan daude zehaztuta, eta aldaketen arrazoiak 8.4.2 taula nagusian.

(Ikus .PDF)

IX. taula: linea-geruza: Herriaren_izena_urtea_kale_izendegia_L.shp

Eremuen deskribapena:

TIPO_VIA: 8.4.1 taula nagusiaren arabera bete beharreko testua.

CODIGO_CAS: 8.4.1 taula nagusiaren arabera bete beharreko testua.

CODIGO_EUS: 8.4.1 taula nagusiaren arabera bete beharreko testua.

NOMBRE: elementuari loturiko izena.

CAL_EJE_ID: kale-zatiaren identifikatzailea. Gorde beharreko barne-identifikatzaile bat da.

CAL_CALL: kalearen identifikatzailea. Gorde beharreko barne-identifikatzaile bat da.

MOTIVO_MOD: 1etik 3rainoko zenbakia, 8.4.2 taula nagusiaren arabera bete beharrekoa.

Adibidea: kale berriaren alta.

(Ikus .PDF)

X. taula: sartutako kalearen adibidea.

5.5.– Atariak.

Aldaketak Herriaren_izena_urtea_atariak_P.shp shapefile fitxategian egingo dira, zeinak honako egitura hau izango baitu:

(Ikus .PDF)

XI. taula: puntu-geruza: Herriaren_izena_urtea_atariak_P.shp

Eremuen deskribapena:

NUM_PORTAL: atariaren zenbakia.

LETRA: atariaren letra.

BLOQUE: atariaren blokea.

KALEA: ataria dagoen kalearen izena.

POR_CL: atariaren identifikatzailea. Gorde beharreko barne-identifikatzaile bat da.

POR_CALL: kalearen identifikatzailea. Gorde beharreko barne-identifikatzaile bat da. Balioak bat egin behar du kaleen shp fitxategiaren CAL_CALLekoarekin.

MOTIVO_MOD: 1etik 3erainoko zenbakia. 8.4.2 taula nagusiaren arabera bete beharrekoa.

ADIERA: atarian nabarmentzeko diren elementuei buruzko testu deskribatzailea.

Adibidea: atari berriaren alta.

(Ikus .PDF)

XII. taula: atari aldatuaren adibidea.

6.– Mapa digitalaren konposizioa eta paperean inprimatzea.

Datuak bildu eta eguneratzen amaitu ostean, edozein kasutan ere, udalerriaren mapa digitalaren alde bietako konposizioa egingo da, eta aldeetako batean nahitaez irudikatuko da udal-mugarte osoko topografia. Biztanle-guneen kasurako, eta euren ezaugarrien arabera, konponbideren bat bilatu beharko da biztanle-guneetan nahitaezkoak diren elementuak irudikatzeko moduko eskala batean egiteko.

Arestian egindako mapa-aleren bat edo batzuk emango dira, baldin eta irizten bada eredu ona direla sinbologia, iturriak, markoa, legenda eta maparen gainerako osagarriak aukeratzeko, antzeko irizpideak erabiltzeko xedez.

Horretaz gain, mapak informazio hau ere izan beharko du:

– Legenda deskribatzailea eta haren sinbologia.

– Eskala grafikoa eta zenbakizkoa.

– Idatz-oharra: ETRS89 erreferentzia-sistema geodesikoa. UTM koordenatu-sistema. Alacanteko itsasoaren batez besteko mailari buruzko altitudeak.

– UTM sareta, koordenatuen zenbakizko irudikapena dutela, eta, izkinetarako, koordenatu geografikoak ere bai.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren logotipoa eta geoEuskadi logotipoa (www.geo.euskadi.eus) ere izango dituzte.

– Paperezko mapa digitala inprimatuz gero, baldintza hauek bete behar dira:

– Bi aldeetako kopia eta lau koloretako inprimatze-eredua.

– Paper iztukatu distiratsua, 100 gr/m2-ko gutxieneko gramajekoa, maparen tamainarako eta tolesturetarako egokia.

– Paperaren gutxieneko tamaina: 900 x 600 mm.

– Jatorrizko fitxategi digitalak eman behar dira inprentako produktua behar den formatuan sortu ahal izateko, barnean hartuta PDFa, bereizmen handiko PDF formatuan inprimatzeko (300 ppp).

– Ahal den neurrian, erabilitako paperek baso-ustiapen jasangarrietatik (FSC, PEFC edo antzekoak) ateratako edo birziklatutako zuntzen ehuneko bat izango dute. Europar Batasunaren ekoetiketa edo Aingeru urdinarena daukaten paperetan bermatuta dago eskakizun hori betetzen dela.

7.–Informazioa udal webgunean argitaratzea.

Udal webguneak argitara emango ditu bildutako eta eguneratutako informazio-geruza hauek: toponimia, kale-izendegia, interes publikoko hiri-elementuak, zerbitzuak eta instalazioak.

Horretarako, erakundearen mapa-bisorea erabili ahal izango du, webgunean integratuta, edo, halakorik izan ezean, geoEuskadin eskuragarri dauden lanabesak erabiliko ditu, udal orrialdean bisore bat integratu ahal izateko.

Horretaz gain, mapa digitala emango da argitara, jaitsi ahal izateko moduan, 150 ppp-ko eskala txikiko PDF formatuan.

8.– Taula nagusiak.

8.– Taula nagusiak.

8.1.– Intereseko hiri-elementu puntualei buruzkoak.

8.1.1. Interes historiko, artistiko eta turistikoko lekuak.

(Ikus .PDF)

XIII. taula: interes historiko, artistiko eta turistikoko puntuetarako puntu-kodeak. Elementu eraikiak.

(Ikus .PDF)

XIV. taula: interes historiko, artistiko eta turistikoko puntu-kodeak. Elementu naturalak.

8.1.2. Herritarrentzako zerbitzuak.

(Ikus .PDF)

XV. taula: herritarrentzako zerbitzuen kodeak. Atención al público.

(Ikus .PDF)

XVI. taula: herritarrentzako zerbitzuen kodeak. Herritarrentzako zentroak eta guneak.

(Ikus .PDF)

XVII. taula: herritarrentzako zerbitzuen kodeak. Bestelako zerbitzuak.

8.1.3. herritarren segurtasuna.

(Ikus .PDF)

XVIII. taula: herritarren segurtasunaren kodeak.

8.1.4. Osasuna.

(Ikus .PDF)

XIX. taula: Osasun-kodeak.

8.1.5. Garraioak.

(Ikus .PDF)

XX. taula: garraioen kodea. Geltokiak eta geldialdiak.

(Ikus .PDF)

XXI. taula: garraioen kodea. Ibilbideak eta lotuneak.

(Ikus .PDF)

XXII. taula: garraioen kodea. Zerbitzuak.

(Ikus .PDF)

XXIII. taula: garraioen kodea. Aparkalekuak.

8.1.6. Ostatua.

(Ikus .PDF)

XXIV. taula: Ostatuen kodeak. Mota.

(Ikus .PDF)

XXV. taula: Ostatuen kodeak. Hiria.

8.1.7. Industria (%).

(Ikus .PDF)

XXVI. taula: industria-kodeak. Energia.

(Ikus .PDF)

XXVII. taula: industria-kodeak. Lehengaia.

(Ikus .PDF)

XXVIII. taula: industria-kodeak. Biltegiak.

(Ikus .PDF)

XXIX. taula: industria-kodeak. Jarduera ekonomikoak.

8.1.8. Merkataritza.

(Ikus .PDF)

XXX. taula: industria-kodeak. Merkataritza.

8.1.9. Finantzak.

(Ikus .PDF)

XXXI. taula: industria-kodeak. Finantzak.

8.1.10. Hezkuntza.

(Ikus .PDF)

XXXII. taula: hezkuntzako kodeak: Haur Hezkuntza

(Ikus .PDF)

XXXIII. taula: hezkuntzako kodeak: Derrigorrezko hezkuntza.

(Ikus .PDF)

XXXIV. taula: hezkuntzako kodeak: Goi-mailako hezkuntza.

(Ikus .PDF)

XXXV. taula: hezkuntzako kodeak: Eskolaz kanpokoak.

8.1.11. Gastronomia eta sukaldaritza.

(Ikus .PDF)

XXXVI. taula: Gastronomia eta sukaldaritzako kodeak.

8.1.12. Aisia eta kultura.

(Ikus .PDF)

XXXVII. taula: aisia eta kulturako kodeak. Kultura.

(Ikus .PDF)

XXXVIII. taula: aisia eta kulturako kodeak. Kirolak.

(Ikus .PDF)

XXXIX. taula: aisia eta kulturako kodeak. Kanpoko ekintzak.

8.1.13. Erlijiosoa.

(Ikus .PDF)

XL. taula: erlijioso-kodeak.

8.1.14. Zuzkidura-espazioa.

(Ikus .PDF)

XLI. taula: zuzkidura-espazioaren kodeak.

8.1.15. Hiri-altzariak:

(Ikus .PDF)

XLII. taula: hiri-altzarien kodeak.

8.1.– Interes publikoko hiri-elementu puntualei buruzkoak.

(Ikus .PDF)

XLIII. taula: Intereseko elementu linealen kodeak.

8.2.– Toponimiari buruzkoak.

8.3.1. Toponimiako entitate geografikoen kodeak. Puntuak.

(Ikus .PDF)

XLIV. taula: toponimiako entitate geografikoen kodeak. Puntuak.

8.3.2. Toponimiako entitate geografikoen kodeak. Lineak.

(Ikus .PDF)

XLV. taula: toponimiako entitate geografikoen kodeak. Lineak.

8.3.3. Toponimiako entitate geografikoen kodeak. Poligonoak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

XLVI. taula: toponimiako entitate geografikoen kodeak. Poligonoak.

(*) Oharra: adierazi desagertutako edo aurri-egoeran dauden eraikin-motak.

(**) Oharra: adierazi desagertutako edo aurri-egoeran dauden eraikuntza-motak.

Toponimia-aldaketen arrazoien kodeak.

(Ikus .PDF)

XLVII. taula: toponimia aldatzeko arrazoiak.

8.4.– Kale-izendegiari buruzkoak.

8.4.1. Bide-moten kodeak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

XLVIII. taula: bide-moten kodeak.

8.4.2. Kale-izendegia aldatzeko arrazoien kodeak.

(Ikus .PDF)

XLIX. taula: kaleak eta atariak aldatzeko arrazoiak.


Azterketa dokumentala