Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2018ko uztailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3508

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 343/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 343/2016 prozeduran, zeina Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) bideratu baita Blanca Lucero Botello Rubiok eskatuta Yeison Alfonso Celis Alvaradoren aurka. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

78/2018 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez jn.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita hamarra.

Alderdi demandatzailea: Blanca Lucero Botello Rubio.

Abokatua: Javier Perez Ortiz.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatua: Yeison Alfonso Celis Alvarado.

Abokatua.

Prokuradorea.

Gaia: banantze edo dibortzioaren ondoriozko neurriak.

Durango, bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita bederatzia.

Julio Luis Gallego Martínezek, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratu diren 343/2016 autoak. Epaitegi honetan bideratu dira auto horiek, Blanca Lucero Botello Rubio andreak eskatuta –epaitegietako prokuradore Capelastegui Cristóbal jaunak ordezkatu du eta Pérez Ortiz abokatuak lagundu dio–, Yeison Alfonso Celis Alvaradoren aurka, auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Blanca Lucero Botello Rubio andrearen ordezkari prozesalak aurkeztutako demanda, Yeison Alfonso Celis Alvarado jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, hau deklaratzen dut:

1.– Amari ematea XXXXX eta ZZZZZ adingabeen zaintza eta jagoletza eta guraso-ahala.

2.– Yeison Alfonso Celis Alvarado jaunak 150 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, aldeen seme-alaba bakoitzeko, demandatzaileak adierazitako kontuan, hileko lehen bost egunen barruan; zenbateko hori urtero eguneratu ahal izango da, urte bakoitzeko urtarrilaren batean, Estatistika Institutu Nazionalak urtero argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeak dituen aldaketekin bat etorriz.

Aurrekoaz gain, eta aparteko gastuei dagokienez, halakotzat hartuko dira salbuespenez sortutakoak izanik ohiko kontribuzio gisa hartu behar ez direnak, hau da, honako hauek: gizarte-segurantzak edo dagokion mutuak estaltzen ez dituen medikuak edo, estali gabe egonik, oso garestiak direnak: tratamendu psikikoak, aparatuak (lentillak, betaurrekoak, ortodontzia...) eta dagozkion mediku-sariak. Horiek erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek, eta zaintza duenak agiri bidez justifikatu beharko du beharrezkoak direla eta zein den haien zenbatekoa. Desadostasuna badago, onarpen judiziala eskatuko da.

Ez da berariaz kosturik ezartzen prozedura honetan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4762000000034316. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita hamarrean.

Yeison Alfonso Celis Alvarado demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala