Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2018ko uztailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3505

EDIKTUA, guraso-ahala baliatzeari buruzko desadostasunean egindako esku hartze judizialaren gaineko 107/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Autoa eman da guraso-ahala baliatzeari buruzko desadostasunean egindako esku hartze judizialaren gaineko 107/2018 prozeduran. Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Jhenny Zulma Molina Lozak eskatuta, Jorge Torrico Montañoren aurka. Interesdunek eskuragarri dute autoaren kopia, bulego judizial honetan.

Jakitera eman bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari eta pertsonatutako gainerako alderdiei, eta ohartaraz bekie ebazpena irmoa dela eta ezin dela haren aurka errekurtsorik aurkeztu (Kode Zibila, 156. artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Eta, Jorge Torrico Montaño demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita hamaikan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala