Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2018ko uztailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3500

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2017ko uztailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko «Peñascal» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 14ko Aginduaren testuan (2017ko abuztuaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 148. zk.). Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Peñascal» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari bi ikastetxetan banatzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/3953 (4/1) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48015839.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Peñascal».

Titularra: Peñascal Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Bilbao-Galdakao errepidea, 10 eta Belategi plaza, 1.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia».

baina honela esan behar du:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48015839.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Peñascal».

Titularra: Peñascal Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Bilbao-Galdakao errepidea, 10, Lezamako Tenbide Zaharreko bidea, 75 eta Belategi plaza, 1.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia».


Azterketa dokumentala