Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2018ko uztailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3498

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoan langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2010 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia, eta, Lanbideren Estatutuek, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi zirenek, 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoaren arabera, Lanbideren zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

Azaldutakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoan langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020 aldirako enplegurako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsi zuen deialdi hori, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena.

Bigarrena.– Laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANGILE LANDUNEI LEHENTASUNEZ ZUZENDUTAKO 2018-2020 ALDIRAKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA FINANTZATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

Langile landunei lehentasunez zuzendutako enplegurako lanbide-heziketa funtsezkoa da bizialdi osoko prestakuntza bermatzeko, langileak eta enpresak ezaguera oinarrian duen gizartera egokitzeko eta langileen gaitasun profesionalari eusteko Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean.

Prestakuntza, langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, lehentasunezko balio estrategiko bat da aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan, eta, hori dela-eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzekoan eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoak, ezarritakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumena da enplegu-politika, bai eta enplegurako lanbide-heziketa ere, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntza arloarekin koordinatuta, azken horren ardura baita lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta zuzentarauak prestatzea; halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan jardungo du, haren erantzukizunei dagokienean.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, beste zenbait funtzioren artean, enplegu-programen, enplegurako prestakuntza-programen eta autoenplegua eta enpresen sorkuntza sustatzeko programen kudeaketa. Egiteko horiek barne hartzen dute dagozkion diru-laguntza deialdiak onartu eta izapidetzea, hala ezarrita baitago 82/2012 Dekretuak onarturiko erakunde autonomoaren estatutuen 3.b) artikuluan.

Orobat, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duenak, 9. artikuluan xedatzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa programatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eskumena duen organoa.

Dekretu horrek 25. artikuluaren bidez arautzen du, enplegurako prestakuntzaren alorreko ekimenen artean, langile landunentzako prestakuntza-eskaintza. Enpresek programatutako prestakuntzak asetzen ez dituen beharrei erantzungo die, eta, haren osagarri gisa garatuko da, izaera sektoriala zein zeharkakoa duten beharrak asetzeko prestakuntza-ekintzak barne hartzen dituzten prestakuntza-programen bidez.

Helburu horri erantzungo diote ebazpen honen bidez finantzatuko diren prestakuntza-ekintzek. Horrenbestez, prestakuntza-eskaintza zabala emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoko langileei, enpresek sustatutako prestakuntza-planak osatuko dituena edo, horiek ezean, prestakuntza-premiei erantzuteko lagungarri izango dena.

Bestalde, 1995eko irailaren 27ko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbidearteko Akordioa eta, horren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzarako Hiruko Akordioa (horren bidez Eusko Jaurlaritzak bere egiten zuen gizarte-eragileek erabakitako eredua, eta alderdiek onetsitako betekizunak zehazten ziren) sinatzearen ondorioz, Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen, honako helburu hauek betetzeko: EAEn lanean ari diren langileen prestakuntza kudeatzea eta zuzentzea, enpresen, langileen eta ikastetxeen artean etengabeko prestakuntzarekiko interesa piztea, eta prestakuntza hori ahalik eta gehien zabaltzeko eta ahalik eta eraginkortasun handiena izateko baldintzak sustatzea.

Enplegurako lanbide-heziketaren arloko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeak eta 4/2015 Errege Lege Dekretuak eta 30/2015 Legeak burututako lanbide-heziketaren erreforma sakonak eragin dute Hobetuz fundazioa errealitate berrira egokitu beharra. Horrela, Gobernu Kontseiluak 2016ko uztailaren 27ko bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu zen Hobetuz Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio bilakatzea, eta haren estatutuak aldatzea iradoki zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Lege berrira egokitzeko, izaera juridiko berria aintzat harturik.

Esparru horretan Hobetuz fundazioak betetzen duen eginkizuna kontuan izanik, deialdi honetan parte hartuko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, laguntzen kudeaketan.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2018ko ekainaren 27ko bilkuran, onetsi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020 aldiko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia, honako baldintza hauekin:

1. artikulua.– Xedea eta baliabide ekonomikoak.

1.– Deialdi honen xedea da 2018ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako enplegurako prestakuntza-planak finantzatzeko diru-laguntzak arautzea. Prestakuntza-plan horietan, hainbat prestakuntza-ekintza gauzatuko dira 2018tik 2020ra bitarteko ekitaldietan, konpetentziak eta kualifikazioak hobetzea eta langileak banan banan berriro kualifikatzea helburu hartuta.

2.– Deialdi hau finantzatzera bideratuko diren diru-baliabideak 29.800.000 euro dira; horietatik 7.450.000 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, 14.900.000 2019ko konpromiso-kredituari, eta 7.450.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari.

Guztira emango diren laguntzen bolumenak ez du gaindituko aipatutako kopurua, edo hori handitzetik ateratzen dena, baldin eta indarreko legeriarekin bat aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta, hala bada, diru-laguntzak emateko ebazpenaren aurretik, aldaketa horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

3.– Prestakuntza-planak finantzatzeko aurrekontu-kreditua I. eranskinean adierazitakoari jarraituz banatuko da, diru-laguntza lerroen arabera (49), honako datu hauei erreparatuta: lurralde historikoa, prestakuntza-ekintzak zer modalitatetan emango diren, diruz lagun daitekeen ekintzaren mota –sektoriala ala zeharkakoa–, lanbide-arloa (ekintza sektorialen kasuan) eta konpetentzia mota (zeharkako ekintzen kasuan), I. eranskinean (Aurrekontuaren banaketa) adierazitako banaketaren arabera.

Banaketa hori aldatu ahal izango da, aurrekontu-kreditua agortze aldera, 8. artikuluan diru-laguntzak esleitzeko baldintzei buruz xedatutakoaren arabera.

4.– Ez dira finantzatuko enpresa bakar bateko lanpostuetara aplika daitekeen irakaskuntza eskaintzen duten eta beste enpresa batzuetan erabili ezin diren kualifikazioak eskaintzen dituzten prestakuntza-ekintzak, ezta nagusiki prestakuntza-prozesu baten garapena (irakaskuntza-ikaskuntza) helburu ez duten ekintzak ere.

5.– Deialdi honetako laguntzak ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza horiek egiteko onuradunek jaso ditzaketen beste mota bateko laguntzekin.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde pribatu zein publikoak, eskabidea aurkezten duten eguna baino lehenago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, enplegurako prestakuntza-erakundeen beste erregistro autonomiko batean edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatu eta/edo inskribatuta baldin badaude.

2.– Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntza eskuratzeko, prestakuntza-erakundeek bermatu beharko dute badituztela diruz laguntzea eskatu duten prestakuntza-programa aurrera eramateko behar diren bitarteko pertsonal eta materialak, edo diru-laguntza esleitu ondoren eskuratzeko konpromisoa hartu beharko dute. Prestakuntza-jardueraren egikaritzea ezingo da azpikontratatu. Horren ondorioetarako, irakasleak (pertsona fisikoak) prestakuntza emateko kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko.

Horretarako honako hauek egiaztatu beharko dituzte:

a) Gaitasun ekonomiko eta finantzarioa, eta, horretarako, egiaztatu beharko dute langile langabeentzako eta/edo landunentzako enplegurako prestakuntzari lotuta 2013, 2014 eta 2016 ekitaldietako negozio-bolumena (batez besteko haztatua) bi bider eginda, handiagoa izan dutela eskatutako diru-laguntza baino.

Kontuan hartuko den negozio-bolumena izango da landunen prestakuntzarekin lotutakoaren % 100 eta langabeen prestakuntzarekin lotutakoaren % 30.

Eskatzailea sozietate talde batekoa bada, taldearen ahalmen ekonomiko eta finantzarioa hartuko da kontuan, eta halakotzat joko da 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) 2.2 artikuluan enpresa bakarraren definizioarekin bat datorrena edo Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan sozietate taldearen definizioarekin bat datorrena.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatzea ez da beharrezkoa izango aurkeztutako prestakuntza-planerako 20.000 eurotik beherako diru-laguntza eskatu bada.

b) Erakundeak prestakuntza-plana egikaritzeko baliatuko dituen instalazioak eta giza baliabideak.

Instalazio eta baliabide horiek propioak izan daitezke, edo beste erakunde pribatu edo publiko batzuenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egon beharko dute, bai modalitate presentzialean emango diren prestakuntza-ekintzen kasuan, bai teleprestakuntza-modalitatean emango diren prestakuntza-ekintzetako prestakuntza-saio presentzialak eta/edo azken ebaluazio-probak egiteko.

Hori egiaztatzeko, eskaerarekin batera, erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpen bat erantsi beharko da. Edonola ere, eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hobetuz fundazioaren esku izan beharko du adierazpen horretan jasotako datuak egiazkoak direla erakusten duten dokumentuak.

Gaitasun ekonomiko eta finantzarioari buruz, dagokion administrazio publikoaren egiaztagiria erantsi beharko da, II. eranskinean jasotako ereduaren arabera, honako datu hauek egiaztatzeko: landunentzako eta/edo langabeentzako deialdi mota, onuradun izandako urteak, eta urte bakoitzean azkenean likidatu ziren zenbatekoak. Lanbideren 2013ko, 2014ko eta/edo 2016ko deialdien onuradun izandako erakundeen kasuan, ez da beharrezkoa izango hiru deialdi horiei buruzko egiaztagiriak eranstea.

3.– Ezingo dira onuradun izan honako egoera hauetako batean dauden erakundeak:

a) Zerga-betebeharrak eta/edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.

b) Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak ez izatea.

c) Erakunde eskatzailearen xedeak eta helburuak, onarpen- edo sarbide-sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo estatutuak gizonen eta emakumeen tratu- nahiz aukera-berdintasunaren printzipioaren araberakoak ez izatea.

d) Zehapen- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekua izatea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretako baten eraginpean egotea, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

4.– Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zehapen-prozedurak amaituta egotea.

3. artikulua.– Prestakuntza-planak eta diruz lagun daitezkeen jarduketak.

1.– Prestakuntza-plantzat hartuko da prestakuntza-behar jakin batzuei erantzuteko osatutako prestakuntza-ekintzen multzoa, betiere kontuan hartuta, ekintzen xede den kolektiboaren tamainagatik, aurreikusitako prestakuntza-orduen bolumenagatik edo bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuengatik, hartzaileen konpetentziak nabarmen hobetzen direla.

2.– Bete beharreko helburuen eta erakunde onuradunen prestakuntza-esparruaren edo -izaeraren arabera, prestakuntza-planen baitan profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten ekintzak eta/edo sektore produktibo jakin bateko gaitasunen eta/edo hainbat jarduera-sektoretako gaitasun horizontal eta zeharkakoen prestakuntzara bideratutako beste ekintza batzuk jaso ahal izango dituzte.

3.– Prestakuntza-ekintzak.

3.1.– Deialdi honen ondorioetarako, prestakuntza-ekintzatzat hartuko da helburu, eduki eta iraupen propioak dituen irakatsi eta ikasteko prozesua, langileen konpetentziak eta kualifikazioak hobetzera bideratuta dagoena, bai eta horien lanbide-eguneratzea eta -espezializazioa hobetzea helburu dutenak ere.

Diruz lagundu ahal izango dira deialdiaren egun berean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko diren espezialitate programagarriei buruzko prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzen egikaritzeak. Espezialitate horiek Prestakuntza Espezialitateen Katalogo Nazionaleko espezialitateak izango dira, edota enplegurako garrantzi berezia dutenak eta berariaz Euskal Autonomia Erkidegokoak direnak.

3.2.– Aurreko puntuan sartzen ez diren prestakuntza-ekintzak ere aurkeztu ahal izango dira prestakuntza-planean, baldin eta izaera berritzailea badute, garapen teknologikoa badakarte edo ohiz kanpokoak badira, eta planaren ekintza guztien % 15 izango dira, gehienez.

Kasu horretan, prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 iraungo dute parte-hartzaile bakoitzeko. Salbuespen gisa, beste muga batzuk ezarri daitezke eskarian behar bezala justifikatuz gero.

3.3.– Prestakuntza emateko modalitateak.

Prestakuntza-ekintzak modalitate hauetako batean eman beharko dira: presentziala, teleprestakuntza edo mistoa. Nolanahi ere, edozein modalitateko prestakuntza-ekintzak ezingo dira izan egunean 8 ordutik gorakoak:

A) Prestakuntza presentzialtzat jotzen da, ikasgela batean irakasleek ikasle talde bati ezaguera berak eta aldi berean transmititzen dietenean, edozein motatako baliabide didaktiko erabilita.

B) Teleprestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak ikaskuntzaren erritmoak bere denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokia gorabehera, tutore/irakaslea izango du, zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Horrenbestez, erabilitako materialen edukiak osatuko ditu.

Teleprestakuntzako modalitatetzat jotzen da prestakuntza-ekintzak eskatzen duen parte presentziala iraupen osoaren % 20 edo gutxiago denean.

C) Modalitate mistoa diogunean, prestakuntza-ekintza bera emateko modalitate presentziala eta teleprestakuntza bateratzen dituen modalitateaz dihardugu.

3.4.– Teleprestakuntzako modalitatean emateko baldintzak.

Behar bezala arrazoituko da ekintzarako proposatutako teleprestakuntzako ordu kopurua.

1.– Teleprestakuntzarako, ikaskuntza sistematizatua dakarten euskarri didaktikoak erabili behar dira, eta, nahitaez, tutorearen laguntzarekin osatuko da.

2.– Deialdi honi begira, teleprestakuntza izango da baliabide-zentroetan emandako prestakuntza. Baliabide-zentrotzat hartuko da banakako ekipamendu didaktiko jakin bat duen instalazioa; parte-hartzaileak hara joaten dira, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, han, zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko dute.

3.– Prestakuntza-plataformen gutxieneko ezaugarriak:

1) Prestakuntza gauzatzeko onuradunek erabiliko duten teleprestakuntza-plataformak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Prestakuntza-proiektu bat edukitzea, ikasteko metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehaztuta.

b) Online eskuliburu bat edukitzea ikaslearentzat, plataformaren eta ikaslearen beraren oinarrizko eragiketen funtzionamenduari buruzkoa, prestakuntzaren jarraipena online egiteko. Eskuliburua deskargatu eta offline kontsultatu ahal izango da.

c) Online ikaskuntza-programa bat edukitzea, ikasleentzako prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko ahalmen nahikoarekin, eta honako baldintza hauek betetzea:

– Arau tekniko aplikagarrian adierazitako fidagarritasun-, segurtasun-, irisgarritasun- eta interaktibitate-mailak izatea.

– Erabiltzaile posible guztiei aldi berean sartzeko aukera ematea, eta plataformaren banda-zabalera kurtsoaren etapa guztietan berdina izango dela bermatzea.

d) Plataforma erabiltzeko lizentzia egokiak edukitzea.

e) Inolako publizitaterik ez edukitzea. Logotipoa eta fabrikatzailearen copyrighta ez dira publizitatetzat hartuko.

f) Edukiak editatzea.

g) Astean 7 egunez eta 24 orduz erabilgarri izatea.

2) Honako komunikazio-tresna hauek ere eduki beharko ditu:

a) Foroak. Foro anitzak eta aldiberekoak ireki, itxi eta kategorizatzeko aukera, eta gutxienez 4 Mb-ko fitxategiak igotzekoa.

b) Txatak. Prestakuntza-ekintza bakoitzeko gutxienez txat-kanal bat irekitzea.

c) Mezu elektronikoak. Tutoreak jasotako mezu guztiak antolatzeko eta etiketatzeko aukera izan behar dute, bai eta artxibo bat baino gehiago eransteko aukera ere.

d) Ekitaldi-egutegia. Egutegi bat behar da, kurtsoak hartzen dituen hilabeteak bilduta, pertsonalizatua eta interaktiboa.

e) Informazio-gunea. Tutore eta ikasleek kurtsoari buruzko informazioa editatzeko aukera izango dute, albisteekin eta webguneekin lotuta.

f) FAQak. Galdera ohikoenei buruzko informazioa.

g) Online erabiltzaileak. Etengabe ikusi ahal izango da zein diren konektatuta dauden ikasleak.

h) Lantaldeak. Egoki iritzitako lantalde guztiak sortzeko aukera.

i) Kalkulaturiko denborekin ebaluazio objektiboak sortzeko aukera.

3) Plataforma administratzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dira:

a) Prestakuntza-ekintzaren interfazea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baliatuko duena, jardueraren finantzaketak izaera publikoa duela aditzera emateko.

b) Babeskopiak aldizkakotasun nahikoa izango du, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratuko direla bermatzeko.

c) Ikasleen eta haiek egiten dituzten jarduera guztien erregistroa, eta ikasturte bakoitzeko elementu eta jarduera bakoitzetik iragan diren ikasleak biltzea ahalbidetzen duten txostenak egitea, eta plataforman egindako klik bakoitzaren arteko denbora.

d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eta Hobetuzi –erakunde horren entitate laguntzaile gisa– baimena ematea, dagokion klabearen bidez, prestakuntza-jarduera guztien kontrola eta jarraipena burutu dezaten.

e) Plataformaren kudeaketa-gida bat edukitzea.

f) Arazoak konpontzeko laguntza teknikoa, 24 orduan erantzuteko ahalmenarekin.

g) Bideoko, audioko eta bit-mapen irudiko formatuei euskarria ematea, multimedia formatuan edukiak eskaintzeko modua izateko ikaskuntza- eta ebaluazio-jardueretan.

4) Prestakuntza-ekintza bakoitzaren programazioa garatzen duten prestatzaileen jardunaren plangintza izan beharko du erakunde onuradunak.

4.– Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileen betekizunak eta egitekoak.

Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore prestatzaileek prestakuntza edo esperientzia izan beharko dute modalitate horretan.

Teleprestakuntzako modalitatearen jarraipena eta kalitatea bermatzeko, 10 ordutik gorako iraupena duten prestakuntza-ekintzen kasuan, 30 ikasleko, astean 10 orduko gutxieneko dedikazioa ezarriko zaio tutore-prestatzaileari prestakuntza-ekintzaren plangintzan.

Dena den, eta 10 ordutik beherako prestakuntza-ekintzei dagokienez, tutore-prestatzailearen dedikazioa ikasleko gutxienez 20 minutukoa izango dela bermatuko da.

Parte hartzen duten 70 ikasleko tutore bat izan beharko da gutxienez.

Tutore prestatzailearen funtzioak honako hauek izango dira gutxienez:

a) Prestakuntza-taldeko ikasleen harrera-plana garatzea prestakuntza-ekintzaren ezaugarri espezifikoen arabera.

b) Ikasleak orientatzea eta gidatzea jarduerak egitean, materialak erabiltzean eta ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnak erabiltzean, prestakuntza-ekintzetan aurreikusiriko ahalmenak eskuratzeko.

c) Ikasleen partaidetza sustatzea gogoeta- eta eztabaida-jarduerak proposatuz, banakako zereginak eta talde-lana antolatuz eta ezarritako komunikazio-tresnak erabiliz.

d) Parte-hartzaileek egindako jardueren jarraipena eta balorazioa egitea, zalantzak argituz eta arazoak konponduz, ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnen bidez, aurreikusitako plangintzari atxikita.

e) Parte-hartzaileak ebaluatzea, ezarritako irizpideen arabera, eta dagozkion ebaluazio-proben antolamenduan eta garapenean parte hartzea.

f) Prestakuntza-jarduerak antolatzeko, kudeatzeko eta garatzeko ardura duten gainerako taldekideekiko koordinazioa eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzea.

3.5.– Prestakuntza-ekintza presentzialak taldean antola daitezke, gehienez ere 20 parte-hartzailek osatutako taldeak osatu ahal direlarik. Salbuespen gisa, talde bakoitzean 25 ikasle onartuko dira, behar bezala justifikatuz gero. Prestakuntza-ekintza ez presentzialetan, parte hartzen duten 70 ikasleko tutore bat izan beharko da gutxienez. Ekintza mistoen kasuan, aipatu mugak errespetatuko dira, kasuan kasuko prestakuntza-modalitatearen arabera.

3.6.– Prestakuntza-planak egikaritu behar dira diru-laguntza emateko behin betiko ebazpena jakinarazi ondorengo egunetik 2020ko irailaren 16ra bitarteko epean.

Gutxienez, prestakuntza-ekintzetako bati ekin beharko zaio 2018an eta, gehienez, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

2019ko abenduaren 31 baino lehen hasi beharko da, edozelan ere, Prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 70.

4.– Prestakuntza-planen betekizunak:

4.1.– Prestakuntza-planek honako hauek bildu behar dituzte:

a) Lurralde historikoetan eta/edo teleprestakuntza bidez garatzeko prestakuntza-ekintzak, horretarako aplikazio eta inprimakietan zehaztutako banakapena eta guzti.

b) Prestakuntza-ekintzek lehentasunaren araberako zenbakia izan beharko dute, 1etik hasi eta azkenera arte.

c) Prestakuntza-ekintzen kostuaren zenbatespena.

d) Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia.

4.2.– Prestakuntza-erakundeek prestakuntza-plan bat baino ezin izango dute eskatu, eta, gehienez ere, 2.100.000 eurokoa izan daiteke, betiere kontuan izanik 5. artikuluan pertsona eta ordu bakoitzeko ezarritako modulu ekonomikoak.

4.3.– Diru-laguntzen aurrekontuaren banaketako 49 lerroak, I. eranskinaren arabera, honela banatuta daude: 1 teleprestakuntzan, 16 Araban, 16 Bizkaian eta 16 Gipuzkoan. Lurralde historiko bakoitzak lanbide-arloko 13 aurrekontu-lerro ditu esparru sektorialean, eta 3 zeharkako konpetentzien esparruan.

4. artikulua.– Prestakuntzaren hartzaileak.

EAEko langile guztiek parte hartu ahal izango dute diruz lagundutako ekintzetan. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalek parte hartu ahal izango dute mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematearekin lotutako prestakuntza-eskaintzan, betiere Eusko Jaurlaritzak mota honetako prestakuntza emateko baimendutako erakundeen bitartez.

Administrazio publikoetan lan egiten duten langileek edozein modalitatetako zeharkako ekintzetan soilik parte hartu ahal izango dute, gehienez ere planaren parte-hartzaileen % 10eko proportzioan.

Enplegu-zerbitzu publikoren batean enplegu-eskatzaile gisa izena emandako langile langabeek deialdi honetan aurreikusitako ekintzetan parte hartu ahal izango dute, gehienez ere dagokion planaren parte-hartzaileen %30eko proportzioan, planaren barruan prestatzen hasitako pertsona guztien kopurua erreferentziatzat hartuta. Horretarako, parte-hartzaileak langabetzat hartuko dira baldin eta prestakuntza-ekintza hastean egoera horretan badaude. Halaber, prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izateko, langabeak Lanbideko Orientazio Zerbitzuak proposatutakoak izatea gomendatzen da.

Prestakuntza-planen titularrak eta diru-laguntzen onuradunak diren erakunde titularretako plantilletako langileek parte hartu ahal izango dute haiek kudeatzen dituzten prestakuntza-ekintzetan, baina planaren % 10 gainditu gabe, eta ezingo dute inolaz ere gainditu plantillako langile guztien % 10.

5. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1.– Prestakuntza-planaren zenbateko osoa horren barruan dauden prestakuntza-ekintza bakoitzeko diru-laguntzen batura izango da.

2.– Prestakuntza-ekintzak parte-hartzaileko eta prestakuntza-orduko kostua kontuan hartuta finantzatuko dira, dagokion irakaskuntza-modalitatearen eta prestakuntza-mailaren araberako modulu ekonomiko hauek kontuan hartuta:

a) Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzera bideratuta ez dauden prestakuntza-ekintzetan:

(Ikus .PDF)

Irakaskuntza presentzialeko modalitatearen kasuan, oinarrizko mailako modulua aplikatuko da zeharkako ikasgaiei edo ikasgai generikoei buruzko prestakuntza ematen denean, oinarrizko konpetentziak eta kualifikazioak garatzeko gaitze aldera.

Goi-mailako modulua aplikatuko da, prestakuntzan espezializazioa eskatzen duten ikasgaiak ematen direnean eta/edo programazioko edo zuzendaritzako gaitasunak garatzeko gaitzen denean.

Modalitate presentzialaren goi-mailako modulu ekonomikoa % 50 arte handitu daiteke prestakuntza-ekintza jakin batzuen kasuan, betiere haien espezialitatea eta ezaugarri teknikoak kontuan hartuta finantzaketa handiagoa behar bada.

Aurreko paragrafoan barne hartutako ekintzen guztizko kostuak ezingo du gainditu deialdi hau finantzatzera bideratutako funts guztien % 5.

Aipatutako salbuespenak aplikatzeko, eskaeretan adierazi beharko dira ekintza bakoitzean dauden berezitasunak. Eskaerak ebatzi ondoren ezin izango da onartu salbuespen bakar bat ere.

b) Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzera bideratuta dauden prestakuntza-ekintzak:

(Ikus .PDF)

3.– Orobat, muga hauek ezarri dira lurralde historiko bakoitzeko, planaren aurkezpen ekonomikoari begira:

– Lerro batera edo bira aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 60.

– 3-5 lerrotara aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 50.

– 6-9 lerrotara aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 40.

– 10 lerrotara edo gehiagora aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 30.

6. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

1.– Deialdi honen esparruko diru-laguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F). Aplikaziora sarbiderik ez duten erakundeek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

2.– Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasi eta 2018ko abuztuaren 3an bukatuko da.

3.– Laguntza-eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatutako diru-laguntzaren xede den prestakuntza-plana, 3. artikuluan adierazten diren baldintzak beteta.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak.

c) Diru-laguntzak ez bikoizteko eta prestakuntza-ekintzak ez gainfinantzatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, beste diru-sarrera edo laguntza publiko osagarririk ez duela jasotzen adierazita, LAN-F aplikazioaren bidez deskarga daitekeen eredu ofizialaren arabera.

d) Titularraren erantzukizunpeko adierazpena, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako diru-laguntzak itzultzeko prozesuen ondorioz betearazpen-bidean dagoen zorrik ez duela adierazten duena, LAN-F aplikazioaren bidez deskarga daitekeen eredu ofizialaren arabera.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, LAN-F aplikazioaren bidez deskarga daitekeen eredu ofizialaren arabera, erakundeak zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana egiaztatzen duena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik ezarritakoak barne.

f) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, diruz laguntzea eskatu duten prestakuntza-programa aurrera eramateko behar diren bitarteko pertsonal eta materialak dituztela adierazten duena, edo diru-laguntza esleitu ostean bitarteko horiek eskuratzeko konpromisoa.

g) Teleprestakuntzako modalitatean eta profesionaltasun-ziurtagiriei lotuta ematen den prestakuntzarako, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituenak, 12 bis artikuluan aipatzen duen akordio edo hitzarmena, hala dagokionean.

h) Sozietate-talde batekoa izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

i) Dagokion administrazio publikoak emandako ziurtagiriak, hala dagokionean.

4.– Halaber, egoki izanez gero, balioztapen-irizpideak egiaztatze aldera:

a) 10. artikuluaren A.1 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, esperientzia egiaztatzen duena, lanbide-arloen eta/edo modalitateen arabera, III. eranskinean argitaratutako ereduari jarraituz (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

b) 10. artikuluaren A.2 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, 2014ko eta 2016ko deialdietako langile landunentzako prestakuntza-eskaintzan parte hartutako ikasleen asebetetzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, diru-laguntzen onuradun izan zela adierazita, prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloetan eta/edo prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien zeharkako konpetentzietan eta/edo modalitateetan, IV. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

c) 10. artikuluaren B.1 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, 2014ko eta 2016ko deialdietako langile landunentzako prestakuntza-eskaintzan parte hartutako ikasleek onuradunarekiko adierazitako asebetetzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, V. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

d) 10. artikuluaren B.2 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunari emandako diru-laguntzen egikaritze-mailaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, VI. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

e) 10. artikuluaren B.3.1 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietako parte-hartzaileen kopuruaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, VII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

f) 10. artikuluaren B.3.2 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietako parte-hartzaileen kopuruaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, VIII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

g) 10. artikuluaren B.3.3 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan azkenean likidatutako diru-laguntzaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, IX. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

h) 10. artikuluaren B.3.4 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan azkenean likidatutako diru-laguntzaren batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, X. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

i) 10. artikuluaren B.4.1 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetan % 60tik gorakoa izan zela langile landunek amaitutako parte-hartzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, XI. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

j) 10. artikuluaren B.4.2 puntuan aurreikusitako balioztapen-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei buruzkoa bada: deialdia kudeatu zuen eta enplegurako lanbide-heziketaren alorreko eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetan 50 langile baino gutxiagoko enpresetako langileek amaitutako parte-hartzearen batezbesteko haztatua egiaztatzen duena, XII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (eredu hori LAN-F aplikazioaren bidez ere eskura daiteke).

5.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean agertu beharko du.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Finantza Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf

7. artikulua.– Prozedura izapidetzea eta ebaztea.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak du prozedura ebazteko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak izapidetzekoa; Hobetuz fundazioa erakunde laguntzailea izango da diru-laguntzen kudeaketan eta ordainketan, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, Diru-laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da, eta egintza bakar batean ebatziko dira prestakuntza-planak egikaritzeko aurkeztutako eskabide guztiak.

Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banan-banan baloratuko da, eta norgehiagoka bereizita egingo da I. eranskinean jasotako diru-laguntzen lerro bakoitzari (49 lerro) dagozkion prestakuntza-ekintzak aintzat hartuta.

3.– Eskabideak aurkeztu ostean, aurkeztutakoa baino informazio gehiago eskatu ahal izango zaie eskatzaileei. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Horrela egin ezean, atzera egin duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz ebazpena eman ondoren.

4.– Hobetuz fundazioak egiaztatuko du aurkeztutako eskabideek betetzen dituztela deialdian parte hartzeko baldintzak, 10. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera balioztatuko ditu, eta behin-behineko ebazpen-proposamena prestatuko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariari helarazteko.

5.– Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak behin-behineko ebazpen-proposamena jakinaraziko du, Lanbideren webgunean (www. lanbide.euskadi.eus) eta Hobetuz fundazioarenean (www.hobetuz.eus) aldi berean argitaratuta. Arrazoi teknikoengatik ez bada argitaratzen bi webguneetan egun berean, Lanbideren webguneko argitaratzea joko da balioduntzat.

Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez die eskubiderik emango onuradun izateko proposatutako erakundeei.

Erakunde interesdunek 10 eguneko epea izango dute, aipatutako jakinarazpenaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita, LAN-F aplikazio informatikoaren bitartez aurkezteko egoki iritzitako alegazio guztiak, edo eskabidean atzera egiteko.

6.– Hobetuz fundazioak aztertuko ditu aurkeztutako alegazio eta/edo atzera egite guztiak, eta behin betiko ebazpen-proposamena prestatuko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helarazteko, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariaren bitartez.

7.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak, Hobetuz fundazioak egindako proposamena aztertu ostean, dagokion behin betiko ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko die Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) eta Hobetuz fundazioarenean (www.hobetuz.eus) aldi berean argitaratuta. Arrazoi teknikoengatik ez bada argitaratzen bi webguneetan egun berean, Lanbideren webguneko argitaratzea joko da balioduntzat.

Behin betiko ebazpenean jasoko dira emateko proposatu diren diru-laguntzak, balioztapenetik ateratako hurrenkera-ordenaren arabera, diru-laguntzaren zenbatekoa adierazita, bai eta ukatu direnak ere, ezezkoa emateko zioak adierazita. Halaber, aurkeztu diren atzera egiteko eskaerak onartuko dira, halakorik balego.

Ebazpena aldekoa bada, adieraziko dira, orobat, diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak, parte-hartzaile kopurua eta ordu kopurua.

Interesdunak 10 eguneko epea izango du emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko, zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazitako egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Epe hori agortuz gero, diru-laguntzari uko egin diola ulertuko da.

Ebazpenean, aurrekontu-kreditu nahikoa ez zegoelako ukatutako diru-laguntza eskaerak ordenatuta agertuko dira, balioztapen-irizpideak aplikatzetik ateratako hurrenkera-ordenaren arabera, eta prestakuntza-erakunde onuradunen batek diru-laguntzari uko eginez gero, hurrengoari emango zaio, hurrenkera-ordenari jarraituz.

8.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da organo horretan, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

9.– Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez 6 hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta, epe hori amaitzean jakinarazpenik jaso ez bada, eskaera ezetsi dela ulertuko da.

10.– Emate-ebazpena jaso ondoren, laguntzaren onuradunak eskatu ahal izango du finantzatutako planean aldaketak egitea, 15 eguneko aurrerapenez, gutxienez, baldin eta aldaketa horiek ez badute murrizten balorazio teknikoa, hasierako eskabidean aintzat hartutakoarekin alderatuta. Aldaketa-eskaera horrek oinarri nahikoa izan beharko du. Lanbideren zuzendari nagusiak onartu beharko ditu aldaketa horiek.

Titular bakoitzari gehienez onartuko zaizkion aldaketak izango dira finantzatutako ekintza guztien % 30.

11.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du onuradunen eta emandako diru-zenbatekoen zerrenda.

8. artikulua.– Laguntza zehaztea.

1.– Eskaerak aurkezteko eta akatsak 6. eta 7. artikuluetan ezarritako eran zuzentzeko epea amaitutakoan, prestakuntza-planen balorazio teknikoa egingo da, 10. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera, aurkeztutako eskaerak eta ekintzak ordenatzeko, puntuazio handiena izan dutenetik txikiena izan dutenera.

2.– Prestakuntza-plan bakoitzari eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: aurkeztutako prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen orduak bider parte-hartzaileen kopurua bider 5. artikuluaren arabera dagokion modulu ekonomikoaren zenbatekoa.

3.– Diru-laguntzak emango dira 10. artikuluko balioztapen-irizpideak aplikatuta ateratzen den hurrenkera-ordenari jarraituz, honako arau hauek kontuan hartuta:

– Balorazio teknikoan lortutako puntuazioa oinarri hartuta, prestakuntza-ekintza guztiak ordenatuko dira, orokorrean, eta berariaz teleprestakuntzaren eta lurralde historikoaren arabera, eta lurralde historiko bakoitzean, sektorialen eta zeharkakoen arabera, eta sektorialetan lanbide-arloen arabera, eta zeharkakoetan konpetentzien arabera.

– Lerro bakoitzera bideratutako aurrekontua banatuko da, balorazio teknikoan lortutako puntuazioaren arabera, aurrekontua agortu arte.

– Lerroren bateko aurrekontua agortzen ez bada, soberakina honela banatuko da:

1.– Ekintza sektorialetan eta lurralde historikoen arabera, finantzatu ez diren ekintzen artean puntuazio gehien dutenentzat, zer arlotakoak diren kontuan hartu gabe. Azken ekintzarako diru-kopuru nahikoa ez badago, geratu den hondarra soilik esleituko zaio.

2.– Zeharkako ekintzetan eta lurralde historikoen arabera, finantzatu ez diren ekintzen artean puntuazio gehien dutenentzat, zer konpetentziei buruzkoak diren kontuan hartu gabe. Azken ekintzarako diru-kopuru nahikoa ez badago, geratu den hondarra soilik esleituko zaio.

3.– Teleprestakuntzan, sektorialentzat lurralde historiko bakoitzari dagokion proportzioan; eta, azken ekintzarako diru-kopuru nahikoa ez badago, geratu den hondarra soilik esleituko zaio.

4.– Aurreko arau horiek aplikatuta azkeneko diru-laguntza puntuazio berbera lortu duten prestakuntza-plan biri edo gehiagori badagokie, 10. artikuluko a.2 puntuan aurreikusitako irizpidean puntuaziorik handiena lortu duenari emango zaio diru-laguntza. Hala eta guztiz ere, berdinduta jarraitzen badute, 10. artikuluko a.1 puntuan aurreikusitako irizpidean puntuazio handiena lortu duenari emango zaio. Berdinketa hausteko hirugarren elementua izango da b.2 irizpidean puntuazio handiena lortzea, eta hurrengoak izango dira b.1 irizpidean, b.3 irizpidean eta b.4 irizpidean puntuazio handiena izatea, ordena horretan.

5.– Prestakuntza-planak ezingo du izan 1.680.000 eurotik gorako diru-laguntza.

9. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonak hautatzea.

1.– Deialdi honetako laugarren artikuluan aipatzen diren pertsonek prestakuntza-planetako ekintzetan parte hartzea eskatu ahal izango diete erakunde onuradunei, eta, eskaera egiteko eta parte hartzeko konpromisoa adierazteko, deialdi honetarako prestatutako dokumentu normalizatua erabiliko dute (eskaeraren 2.C eranskina). Prestakuntza profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta egonez gero, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituenak, 20. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte parte-hartzaileek.

Eskaera-agiri horren eta parte hartzeko konpromiso-agiriaren kopia jasoko dute parte-hartzaileek. Jatorrizko agiria erakunde onuradunak gordeko du, eta Hobetuz fundazioaren edo kontrola egiteko beste erakunde batzuen eskura egongo da, egiaztapenak egin ditzaten.

Deialdi honen 11 artikuluan adierazitakoaren arabera, parte hartzeko eskaeretan/konpromisoetan adierazitako datuak Lanbideri jakinarazi behar zaizkio, ezarritako epeen barruan, LAN-F aplikazioaren bitartez.

Erakunde eskatzaileak edo prestakuntza-ekintzak eskaintzeko ardura duen pertsonak aukeratuko ditu langile parte-hartzaileak, betiere hautapen-mekanismoen gardentasuna eta objektibotasuna ziurtatuz. Parte-hartzaileak aukeratzeko, hautaketa-proba bat egingo da hala eskatzen duten prestakuntza-ekintzetan, hain zuzen ere jarduera hori baliatuko dutela ziurtatzeko eta, egiazki, kualifikazioa emango duten ekintzen helburuak lortzeko beharrezko aurretiazko ezagueren zer maila duten jakiteko, eta, hala dagokionean, eskatu egingo dira lanbide-kualifikazioko 2. eta 3. mailetako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-moduluetako prestakuntza jasotzeko beharrezkoak diren funtsezko konpetentziak.

Era berean, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alorreko legean xedatutakoa betetzeko, hautaketa-prozesuetan emakumeen parte-hartzeari lehentasuna emango zaio.

2.– Parte-hartzailea bertaratzen ez bada prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25etik gorako portzentajean, prestakuntza-ekintzatik kanpo geratuko da.

3.– Langile batek ezingo du behin baino gehiagotan parte hartu prestakuntza-ekintza berean.

10. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Prestakuntza-planen balorazio teknikorako, irizpide guztietan onuraduntzat hartuko da titularra edo hura kide den sozietate multzoa. Sozietate multzo bateko kide dela ulertuko da 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikuluari jarraituz jotzen denean enpresa bakar berean sartuta dagoela, edo Merkataritzako Kodearen 42. artikuluko irizpideen arabera sozietate multzo beraren zati denean.

Horretarako, kontuan izango dira irizpide hauek:

A) Prestakuntza-planaren onuradunak aurkeztutako prestakuntza-ekintzen adierazleak.

Atal honetan, eta gehienez ere 100etik 30 puntu lortzeko aukerarekin, honako hauek hartuko dira kontuan:

a.1.– Esperientzia lanbide-arloan eta/edo modalitatean, lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzak laguntzeko administrazio publikoek egindako deialdietan onuradun eta/edo prestakuntza-emaile gisa, 2007tik 2014ra bitarteko epean, azken urte hori ere barne hartuta. 20 puntu gehienez.

Lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzak laguntzeko administrazio publikoek egindako deialdietan onuradun eta/edo prestakuntza-emaile gisa jardundako urte kopurua, 2007tik 2014ra bitarteko epean, azken urte hori ere barne hartuta, prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloetan eta/edo zeharkako konpetentzietan eta/edo modalitateetan, deialdia argitaratzen den egun berean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko den espezialitate programagarrien katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera, eta Prestakuntza Espezialitateen Katalogo Nazionaleko espezialitateekin bat etorriz, bai eta berariaz EAEkoak diren eta enplegurako garrantzia duten beste batzuetan jardundakoa ere.

EAEko laguntzen deialdietan onuradun eta/edo prestakuntza-emaile izan ez diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzen duena lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzak laguntzeko administrazio horrek egindako deialdietan onuradun eta/edo prestakuntza-emaile izan dela, 2007tik 2014ra bitarteko epean, azken urte hori ere barne hartuta, prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloetan eta/edo zeharkako konpetentzietan eta/edo modalitateetan, espezialitate programagarrien katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera.

(Ikus .PDF)

a.2.– Lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzen 2014ko eta 2016ko deialdietako ikasleen gogobetetzearen batezbesteko haztatua. Horretarako aintzat hartuko dira prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloak eta/edo zeharkako konpetentziak eta/edo modalitateak, espezialitate programagarrien katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera, baldin eta haietan interesduna onuradun gisa ageri bada. 10 puntu gehienez.

Lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2014ko eta 2016ko deialdietako parte-hartzaileen artean neurtutako kanpoko kontrastearen adierazlea, onuradunak deialdi horietako kurtso horietan asebetetze orokorraren batezbesteko gisa adierazitako puntuazioetan:

– Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa handiagoa bada onuradunak adierazitakoa baino, kanpoko kontrastekoa hartuko da kontuan.

– Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa txikiagoa bada onuradunak adierazitakoa baino, 2 puntu gutxiagora arte, puntuazioa honako hau izango da: 0,75 * kanpoko kontrastearen batezbestekoa + 0,25 * onuradunak adierazitako batezbestekoa.

– Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa txikiagoa bada onuradunak adierazitakoa baino eta alde hori 2,1 puntutik gorakoa bada, kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzen 2014ko eta 2016ko deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak egiaztatzen dituena. Horretarako aintzat hartuko dira prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloak eta/edo zeharkako konpetentziak eta/edo modalitateak, espezialitate programagarrien katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera, haietan interesdunak asebetetze orokorraren batezbesteko gisa adierazitako puntuazioak.

2014ko eta 2016ko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badira, 4 puntu emango zaizkie.

B) Onuradunarekin lotutako jardueraren adierazleak. Atal honetan, eta gehienez ere 100etik 70 puntu lortzeko aukerarekin, honako hauek hartuko dira kontuan:

b.1.– Lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzen 2014ko eta 2016ko deialdietako ikasleen gogobetetzearen batezbesteko haztatua. 10 puntu gehienez.

Lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2014ko eta 2016ko deialdietako parte-hartzaileen artean neurtutako kanpoko kontrastearen adierazlea, onuradunak deialdi horietako kurtsoetan asebetetze orokorraren batezbesteko gisa adierazitako puntuazioetan:

– Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa handiagoa bada onuradunak adierazitakoa baino, kanpoko kontrastekoa hartuko da kontuan.

– Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa txikiagoa bada onuradunak adierazitakoa baino, 2 puntu gutxiagora arte, puntuazioa honako hau izango da: 0,75 * kanpoko kontrastearen batezbestekoa + 0,25 * onuradunak adierazitako batezbestekoa.

– Kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa txikiagoa bada onuradunak adierazitakoa baino eta alde hori 2,1 puntutik gorakoa bada, kanpoko kontrastean lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2014ko eta 2016ko deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak egiaztatzen dituena. Horretarako aintzat hartuko dira onuradunak asebetetze orokorraren batezbesteko gisa adierazitako puntuazioak.

2014ko eta 2016ko laguntzen bi deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badira, 4 puntu emango zaizkie.

b.2.– Lanbidek lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunari emandako diru-laguntzen egikaritze-mailaren batezbesteko haztatua. 10 puntu gehienez.

Emandako behin-behineko diru-laguntzaren eta azkenean likidatutakoaren arteko egikaritze-mailaren batezbesteko haztatua 2014ko eta 2016ko bi deialdietan hau izan bada:

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan behin-behinean emandako diru-laguntzak eta azkenean justifikatu eta likidatu zirenak egiaztatzen dituena.

2014ko eta 2016ko laguntzen bi deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badituzte, 2 puntu emango zaizkie.

b.3.– Emandako prestakuntzaren fidagarritasun egiaztatua. 40 puntu gehienez.

b.3.1) Lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan prestatutako parte-hartzaile kopuruaren batezbesteko haztatua. 25 puntu gehienez.

Lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetako kurtsoak amaitutako parte-hartzaile kopuruaren batezbesteko haztatua.

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetako kurtsoak urte bakoitzean amaitu dituzten parte-hartzaile kopurua egiaztatzen duena.

b.3.2) Lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan prestatutako parte-hartzaile kopuruaren batezbesteko haztatua. 5 puntu gehienez.

Lehentasunez langile langabeei zuzendutako eskaintzaren deialdien esparruan 2014ko, 2015eko eta 2016ko ekitaldietan onuradunaren titulartasuneko planetako kurtsoak amaitutako parte-hartzaile kopuruaren batezbesteko haztatua.

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile langabeei zuzendutako eskaintzaren 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetako kurtsoak urte bakoitzean amaitu dituzten parte-hartzaile kopurua egiaztatzen duena.

b.3.3) Lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan azkenean likidatutako diru-laguntzaren batezbesteko haztatua. 20 puntu gehienez.

Lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren deialdien esparruan 2013ko, 2014ko eta 2016ko ekitaldietan onuradunari azkenean likidatutako diru-laguntzaren batezbesteko haztatua.

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunak azkenean likidatutako diru-laguntzak egiaztatzen dituena.

b.3.4) Lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan azkenean likidatutako diru-laguntzaren batezbesteko haztatua. 5 puntu gehienez.

Lehentasunez langile langabeei zuzendutako eskaintzaren deialdien esparruan 2014ko, 2015eko eta 2016ko ekitaldietan onuradunari azkenean likidatutako diru-laguntzaren batezbesteko haztatua.

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan onuradunari azkenean likidatutako diru-laguntzak egiaztatzen dituena.

b.4.– Langile landunen parte-hartzea. 10 puntu gehienez.

b.4.1) Lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten langile landunen parte-hartzearen batezbesteko haztatua % 60tik gorakoa. 5 puntu gehienez.

Lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten langile landunen parte-hartzearen batezbesteko haztatua hau izan bada:

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten langile landunen parte-hartzea % 60tik gorakoa izan dela egiaztatzen dituena.

2014ko eta 2016ko laguntzen bi deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badituzte, 1 puntu emango zaizkie.

b.4.2) Lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten 50 langiletik beherako enpresetako langileen parte-hartzearen batezbesteko haztatua. 5 puntu gehienez.

Lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten 50 langiletik beherako enpresetako langileen parte-hartzearen batezbesteko haztatua hau izan bada:

(Ikus .PDF)

EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten 50 langiletik beherako enpresetako langileen parte-hartzea egiaztatzen dituena.

2014ko eta 2016ko laguntzen bi deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko paragrafoan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badituzte, 2 puntu emango zaizkie.

11. artikulua.– Prestakuntza-plana gauzatzea.

1.– Zer prestakuntza-plan egikaritzeko eskatu den diru-laguntza, plan horiek egikaritzera bideratuko da emandako diru-laguntza.

2.– Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-planetan bilduta dauden prestakuntza-ekintzak erabat doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

3.– Diru-laguntzaren onuradun den erakunde edo enpresak prestakuntza-ekintzak egikaritu beharko ditu, deialdi honetan ezarritakoaren arabera, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen ereduei jarraituz. Erakunde autonomo horrek prestakuntzarako duen aplikazio informatikoa (LAN-F) erabiliko da hasiera jakinarazteko (benetan hasiko den eguna baino 7 egun lehenago, gutxienez), geroko edozein aldaketaren berri emateko (gertatzen den une berean) eta prestakuntza-ekintza bakoitzaren amaiera jakinarazteko, bai eta ebaluazio-akten eta parte-hartzaileen asistentzia-kontrolaren berri emateko ere, kurtsoa amaitu eta 30 eguneko gehieneko epean.

Era berean, beranduenez prestakuntzaren bigarren egunean, erakunde onuradunak jakinarazi beharko ditu prestakuntza-ekintzan parte hartzen dutenek betetako eskaera- eta konpromiso-agirien bidez bildutako datuak.

Horrela adierazitako informazioak ez du aldaketarik onartuko ekintza amaitzen denetik hasi eta 30 egun igaro ondoren, eta horixe izango da prestakuntza-plana egikaritu dela justifikatzeko kontuan hartuko den bakarra.

Jakinarazpen-betebehar horiek ez badira betetzen, prestakuntza-ekintza egin gabetzat hartuko da, plana egikaritu izana justifikatzearen ondorioetarako.

4.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako prestakuntza ematen duten prestatzaileek, Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan sartuta dauden espezialitateak emateko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimena beharko dute, eta prestatzaileen fitxategian sartuta egon beharko dute, LAN-F prestakuntza-aplikazioaren bidez, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzen arabera.

5.– Ekintza presentzialetan, erakunde onuradunek eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dute.

Teleprestakuntza-ekintzen kasuan, berriz, titularrak prestatu beharko du parte-hartzaile bakoitzaren gainean egindako jarraipen-kontrolei buruzko dokumentazioa.

Prestakuntzaren xedea profesionaltasun-ziurtagiriak ematea ez bada, egiaztapen-diploma bat eman beharko zaio aldeko ebaluazio positiboarekin prestakuntza gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari, Lanbidek ezarritako ereduaren araberakoa, eta hor datu hauek agertuko dira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, prestakuntzaren edukiak, emateko modalitatea, iraupena eta emate-aldia. Halaber, prestakuntza-ekintza ebaluazio positiborik gabe amaitzen duten parte-hartzaileei bertaratze-ziurtagiri bat emango zaie. Bai diploma, bai bertaratze-ziurtagiria emateko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, parte-hartzea amaitutako egunetik aurrera.

Erakunde onuradunak diploma edo bertaratze-ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzaileak jaso izana adierazten duen agiriarekin batera.

6.– Ikastaroen hasieran, erakunde onuradunek honako material hau emango diete, gutxienez, prestakuntza-ekintzetan parte hartzen dutenei:

– Eskuliburu bat, argitaratua edo euskarri informatikoan, espezialitatearen eduki guztiak bilduko dituena.

– Ikastaroa ondo garatzeko behar den idazmahaiko materiala.

– Behar diren babes-elementuak.

Orobat, eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa jakinaraziko diete parte-hartzaileei:

7.– Prestakuntzaren xedea profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea bada, ikasleen ebaluazioa moduluen arabera egingo da, ikaskuntzaren emaitzak egiaztatze aldera, eta, horrenbestez, lanbide-konpetentziak eskuratu direla bermatzeko.

Profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza programatzen bada modulurik osatzen ez duten prestakuntza-unitateen bidez, hari dagokion unitatearen edo dagozkion unitateen gaitasun eta ebaluazio-irizpide guztiak hartuko ditu kontuan amaierako ebaluazio-probak, prestakuntza-unitate bakoitzean lortutako emaitzak hautemateko moduan.

Ebaluazioa sistematikoki egingo da, aldez aurreko planifikazio bati jarraituz. Planifikazio horretan adieraziko dira, gutxienez, modulu bakoitzarentzat eta, beharrezkoa baldin bada, prestakuntza-unitate bakoitzarentzat, ebaluazio-daten aurreikuspena, ebaluazioa egiteko lekuak, erabiliko diren ebaluazio-tresnak eta horien erabileraren iraupena (LAN-F aplikazio informatikoan eskura dagoen ereduaren arabera).

Prestakuntza-moduluetan, edo, hala badagokio, prestakuntza-unitate bakoitzean ikasitakoari buruz egiaztatu beharreko emaitzetan kontuan hartuko dira haien gaitasun eta ebaluazio-irizpideetan jasota dauden ezagutzak, trebetasun praktikoak eta abileziak; hartara, oro har, lanbide-konpetentziak eskuratu direla frogatzeko aukera emango dute.

Konpetentzia-unitateen egiaztagiria lortzeko, ebaluazio positiboz (gai) gainditu beharko dira unitate bakoitzari lotutako prestakuntza-moduluak.

Prestatzaileek txosten batean adieraziko dituzte ikasleek prestakuntza-modulu bakoitzaren ebaluazioan lortutako emaitzak, eta txosten horretan jasoko da ikasleen jarduna, aplikatutako ebaluazio-tresnen arabera, egindako zuzenketak eta lortu dituzten puntuazioak (LAN-F aplikazio informatikoan eskura dagoen ereduaren arabera).

Modulua eman ostean, ebaluazio-akta beteko da, parte-hartzaile bakoitzak lortutako emaitza adierazita (gai edo ez gai), LAN-F aplikazio informatikoaren bitartez.

Teleprestakuntzako modalitatean, orokorrean ezarritakoaz gainera, tutore prestatzaileek prestakuntza-moduluen ebaluazioa egingo dute –edo prestakuntza-unitate bakoitzarena, hala badagokio–, ikaskuntza-prozesuaren jarraipenaren bitartez, eta azken ebaluazio-proba presentziala izango da. Ikaskuntza-prozesuaren jarraipenak barne hartuko du prestakuntza-ekintzan zehar plataforma birtualean egindako jardueren eta aurkeztutako lanen azterketa, eta ezarritako komunikazio-tresnetan parte hartzea ere kontuan hartuko da. Ikaskuntza-prozesuko jarduera bakoitzari begira kuantifikatuta ezarri diren ebaluazio-irizpideak aplikatuko dira, prestakuntza-proiektuan zehaztutakoaren arabera.

Lantokiko prestakuntza praktikoaren moduluan ikasleen jarraipena eta ebaluazioa elkarlanean egingo dute prestakuntza-zentroak izendatutako tutoreek eta enpresak. Modulu hori gainditzen duten ikasleek LAN-F aplikazioaren bitartez eskuratuko den egiaztagiri bat jasoko dute.

Kurtsoa amaitzean, gainditutako prestakuntza-moduluei dagozkien egiaztagiri partzial metagarriak emango zaizkie parte-hartzaileei, eta profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko prozedura hasiko da, osatu baldin badute.

Ikasle batek ebaluazio negatiboz amaitzen badu kurtsoa, bertaratze-egiaztagiri bat emango zaio, eta, hala dagokionean, gainditu dituen prestakuntza-moduluen egiaztagiri partzial metagarriak, edo prestakuntza-modulu batean gainditu dituen prestakuntza-unitateen egiaztagiria. Bertaratze-ziurtagiria emateko epea bi hilabetekoa izango da, gehienez, parte-hartzea amaitutako egunetik aurrera.

Erakunde onuradunak ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzaileak jaso izana adierazten duen agiriarekin batera.

8.– Diru-laguntzaren onuradunak bitarteko propioak erabili beharko ditu finantzatzen den prestakuntza-planaren programazioa eta koordinazioa egiteko, eta, edozein kasutan, bere gain hartuko du hura garatzeko erantzukizun osoa, betiere eskumena duten erakundeek jarraipen- eta kontrol-funtzioak gara ditzaten bermatuz.

9.– Langileek prestakuntza-ekintza uzten badute, beste langile batzuk sartu ahal izango dira haien ordez. Prestakuntza-jardueraren iraupenaren ehuneko 25era iritsi baino lehen onartuko da ordezte hori, salbu eta profesionaltasun-ziurtagiriei loturiko prestakuntza-jarduerak badira; kasu horretan, ordeztea prestakuntza-jarduera hasi eta lehen bost eskola-egunetan gertatzen bada onartuko da soilik, betiere ehuneko hori gainditu ez bada.

10.– Lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua profesionaltasun-ziurtagirietarako.

– Praktiken iraupena eta edukia bat etorriko dira profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako lantokiko prestakuntza praktikoaren moduluarekin.

– Prestakuntza-erakundeek aurreikusi behar dute ikasitako espezialitatearekin lotura duten lantoki eta langintzetan egitea prestakuntza praktikoaren modulua; hartara, ikasleek profesionaltasun-ziurtagiri bat amaituko dute planean sartutako ekintza baten bitartez, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituenak, 5. bis artikuluan aurreikusitako salbuespenen batean dauden ikasleak izan ezik.

– Lehentasunez, lanbide-praktikak gainerako prestakuntza-moduluak bukatutakoan egingo dira, aurrekoak emaitza positiboarekin gainditu badira, betiere, eta azken prestakuntza-modulua amaitu eta 4 hilabeteko epean, gehienez jota, hasi behar dira lanbide-praktikak.

Salbuespenezko arrazoiek bultzatuta eta justifikatuta baldin badago, Hobetuz fundazioak, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailea den aldetik, lanbide-praktikak gainerako prestakuntza-moduluak irakatsi bitartean egiteko baimena eman dezake.

– Lanekoak ez diren praktikak enpresen eta prestakuntza-erakundeen artean sinatutako eta prestakuntza-zentroek dinamizatutako hitzarmenen edo akordioen bidez arautuko dira. Praktikak hasi baino lehen, akordio horren berri eman beharko zaie enpresako langileen legezko ordezkariei. Baldintza hori bete dela egiaztatzeko, langileen legezko ordezkariek hitzarmenari buruzko informazioa jaso dutela adierazteko agiria erantsi beharko zaio hitzarmenari (eredu ofiziala erabili beharko da horretarako, LAN-F aplikazioaren bidez eskura jarriko dena). Halaber, praktiketan parte hartuko duten ikasleen zerrenda erantsi beharko zaio.

– Praktikak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan egin beharko dira, behar bezala justifikatutako arrazoirik ez bada, eta kasu horretan, Enplegurako Prestakuntza eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariaren aldez aurreko baimena beharko da.

– Praktiken eguneko iraupenak ezingo du 8 ordutik gorakoa izan.

– Lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua abiatu aurretik, nahitaezkoa da Lanbidek praktiken hitzarmena balioztatzea. Ez baldin bada izapide hori betetzen, baliogabetu egin daitezke nahitaezko baimen hori ez duten praktikak.

11.– Prestakuntza-ekintza hasi aurretik, istripuetarako eta erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat egin beharko da, prestakuntza-ekintzetara joatean gerta daitezkeen istripuak estaltzeko, honako hauek barne hartuta: eskolak ematen diren tokira egindako joan-etorriak (in itinere), eta, hala badagokio, ikasleek, prestakuntza-ekintzen osagarri, enpresetara edo bestelako tokietara egiten dituzten bisitaldiak.

Polizaren iraupena bat etorriko da prestakuntza-ekintzaren iraupenarekin, eta, orobat, estali egingo du prestakuntza gauzatzean parte-hartzaileek eragindako kalteak. Alde horretatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik izango. Ildo horretatik, hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila prestakuntza-ekintza gauzatzean sortutako gastutzat hartuko da.

Aseguru-poliza prestakuntza-ekintza bakoitzerako propio sinatu ahal izango da, edo prestakuntza-ekintzen multzo baterako. Modu batera zein bestera egin, polizak zehatz jasoko du zer egunetan hasiko den eta noiz izango duen muga-eguna, zein den prestakuntza-ekintzaren identifikazio-zenbakia, zenbat ikasle parte-hartzaile dauden aseguratuta, eta zein diren kontratutako estaldurak. Istripuen kasuan, gutxienez honako hauek estaliko dira: istripuak eragindako heriotza; istripuak eragindako ezintasun iraunkor absolutua eta istripuak eragindako ezintasun iraunkor partziala –baremoaren arabera dagokiona–; eta istripuetan osasun-laguntza ematea, eskola-aseguruen estalduraren adinakoa.

Parte-hartzaile batek ezingo du inola ere prestakuntza-ekintza bat hasi, istripuetarako aseguru-poliza sinatu gabe dagoela.

12.– Diru-laguntzen onuradun diren erakundeek zuzenean egikarituko dituzte prestakuntza-ekintzak, hirugarrenekin azpikontratatu gabe. Horri begira, prestakuntza emateko irakasleak kontratatzea ez da azpikontrataziotzat joko. Irakasleak kontratatzeaz ari garenean, ulertu behar da pertsona fisikoen kontratazioaz ari garela soil-soilik (694/2017 Errege Dekretua, 26. artikulua).

12. artikulua.– Diru-laguntzen ordainketa.

1.– Ematen den diru-laguntza lau zatitan ordainduko da, honela banatuta:

a) Lehenengo ordainketan, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren % 25 ordainduko da, 2018ko ordainketa-kredituaren kargura, lehenengo prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazitako unean.

Ordainketa aurreratua 180.303,63 eurotik gorakoa izanez gero, aldez aurretik aurkeztu beharko da aurreratzen den zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian aurkeztu izanaren ziurtagiria. Abalaren eredua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango du.

b) Bigarren ordainketan, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren % 25 ordainduko da, 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, betiere prestakuntza-planaren baitan dauden prestakuntza ekintzen % 40, gutxienez, hasi badute.

Ordainketa aurreratua 180.303,63 eurotik gorakoa izanez gero, aldez aurretik aurkeztu beharko da aurreratzen den zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian aurkeztu izanaren ziurtagiria. Abalaren eredua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango du.

c) Hirugarren ordainketan, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren % 25 ordainduko da, 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, betiere prestakuntza-planaren barruan dauden prestakuntza ekintzen % 70, gutxienez, hasi badute.

Ordainketa aurreratua 180.303,63 eurotik gorakoa izanez gero, aldez aurretik aurkeztu beharko da aurreratzen den zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian aurkeztu izanaren ziurtagiria. Abalaren eredua Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango du.

d) Laugarren ordainketan, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntzaren gainerako zenbatekoa ordainduko da, 2020ko konpromiso-kredituaren kargura, Hobetuz fundazioari justifikazio-memoria aurkeztu eta azken likidazioa onetsi ostean.

2.– Diru-laguntza ordaindu aurretik, onuradunak aurkeztu beharko ditu Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta/edo dagokion gizarte-aurreikuspeneko erakundearekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak.

13. artikulua.– Diru-laguntzaren azken justifikaziorako onartutako kostu finantzagarriak eta egozte-irizpideak.

1.– Honako hauek izango dira kostu finantzagarriak eta egozte-irizpideak:

A) Prestakuntza-jardueraren zuzeneko kostuak:

a) Barruko eta kanpoko prestatzaileen ordainsariak. Horien barruan sartzen dira: soldatak, gizarte-aseguruak, dietak eta joan-etorriak egiteko gastuak.

Gastu horiek behar den bezala zehaztuta adierazi behar dira, kasuan kasuko jarduera bakoitzak hartutako orduak zehaztuz.

b) Ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak amortizatzeko gastuak. Horiek kalkulatzeko, kontabilitate-arauetan onartutako amortizazio-irizpideak jarraituko dira. Era berean, ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak alokatzeko gastuak jasoko dira, interesak kanpoan utzita.

Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira, eta ekipoei eta plataformei emandako erabilera indibidualaren arabera kalkulatuko dira; bestela, erabilera-orduak egotziko dira.

c) Bitarteko didaktikoen gastuak edota material didaktikoak eskuratzeko gastuak, bai eta planeko prestakuntza-ekintzak egiteko erabilitako bitartekoak ere, babes eta segurtasunerako materiala barne hartuta. Era berean, teleprestakuntzari dagokionez, kontuan hartuko dira prestatzaileek eta parte-hartzaileek erabilitako komunikabideei egotzi ahal zaizkien kostuak.

Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira, eta ekipoei eta plataformei emandako erabilera indibidualaren arabera kalkulatuko dira; bestela, erabilera-orduak egotziko dira.

d) Alokairu finantzarioaren gastuak, interesak kanpo, edo prestakuntza-planaren garapenean erabilitako gelak, tailerrak eta gainerako azaleren amortizazioa. Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekintzak irauten duen denboragatik egotziko dira.

Amortizazio-gastuak kalkulatzeko, oro har onartuta dauden kontabilitate-arauak jarraituko dira; gainera, sozietateen gaineko zergari buruzko araudian onartutako taulen araberako amortizazio-metodoa aplikatuko da.

e) Parte-hartzaileen erantzukizun zibileko asegurua eta istripu-asegurua.

Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira, eta egoztea parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.

f) Prestakuntza-ekintzen parte-hartzaileen garraio-, mantenu- eta ostatu-gastuak, betiere foru-araudian lokomozio eta dieten gastuei lotutako PFEZaren esparrurako ezarritako mugak errespetatuz.

Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta egoztea parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.

g) Prestakuntza-ekintzak antolatzeko eta ezagutzera emateko publizitate-gastuak.

Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuak aurkeztu behar dira.

B) Prestakuntza-jardueraren zeharkako kostuak:

a) Barruko laguntza-langileen kostuak eta plana kudeatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren kostu guztiak, langileei orientazioa eta aholkularitza ematekoak barne.

b) Beste zenbait kostu: argia, ura, berogailuak, mezularitza, posta, garbiketa, zaintza eta beste batzuk, planaren gauzatzearekin erlazionatuta daudenak baina aurretik aipatu ez direnak.

Kostu horiek guztiak diruz lagundutako jarduerari egotziko dizkio erakunde onuradunak, onartutako kontabilitateko arau eta printzipioetan adierazitako moduan eta, betiere, kostu horiek jarduera egin den aldikoak badira.

Zeharkako kostuek, guztira, ezin izango dute gainditu prestakuntza-jardueraren kostuen % 10.

C) Diruz lagundu daitezkeen beste kostu batzuk:

Prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioak eta kontrolak eragindako kostuak. Onuradunak diru-laguntzaren % 1 eta % 5 artean bideratuko du xede horretarako.

Edozein kasutan, kostu diruz lagungarriak kostu errealak izango dira, hau da, benetan egin eta ordaindu diren eta fakturen edo kontabilitate-dokumentu baliokideen bitartez justifikatu diren kostuak.

14. artikulua.– Diru-laguntzen justifikazioa eta likidazioa.

1.– Diruz lagundutako prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak garatzean sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte onuradunek, aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera.

Kostuak justifikatzeko, fakturak edo zuzenbidean baliagarriak diren beste edonolako froga-dokumentuak aurkeztuko dira, funtsen aplikazio zuzena ziurtatzeko behar den xehetasunarekin, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak justifikatzeko emandako jarraibideen arabera.

2.– Laguntzen likidazioa ikastaroa amaitu duten parte-hartzaileen eta egin dituzten eskola-ordu eraginkorren arabera egingo da, deialdi honetan ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoak aintzat hartuta. Likidazio-zenbatekoa inola ere ezin da izan handiagoa hasiera batean onartutako diru-laguntzarena baino.

Prestakuntza gauzatu ondoren, diru-laguntza zehaztu ahal izateko, ekintza presentzialetan pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 75ean bertaratu bada. Halaber, teleprestakuntzako modalitatean emandako prestakuntza-ekintzetan, pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da baldin eta ikaskuntzaren jarraipena egiteko aldizkako kontrolen % 75 egin baditu eta teleprestakuntzari buruzko gainerako betekizunak bete baditu. Betekizun horiek Lanbideren eta Hobetuzen webgunetan argitaratuko dira deialdia EHAAn argitaratzen den egun berean, onuradun eta parte-hartzaile guztiak jakitun izan daitezen.

Parte-hartzaileren batek prestakuntza-orduen % 25 eman ondoren uzten badu prestakuntza-jarduera, prestakuntza-jarduera hasten duten parte-hartzaileen kopurua % 15 desbidera daiteke gehienez ere prestakuntza-jarduera bakoitzeko. Horretarako, hasitako parte-hartzailetzat hartuko da ikastaroko orduen lehen laurdena (% 25) gainditu duena.

Langabeen kasuan, lana aurkitu dutela-eta ekintza uzten badute, prestakuntza-ekintza amaitu dutela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-jardueraren % 25 gutxienez eginda badute.

3.– Azken likidazioa egiteko, onuradunek dokumentu hauek bete beharko dituzte, LAN-F baliatuta, beranduenik 2020ko irailaren 30ean:

a) Burututako eta bere garaian hasi zela jakinarazitako prestakuntza-ekintza bakoitzaren amaiera-ziurtagiria (burutzapena).

b) Plana amaitu dela ziurtatzen duen agiria. Bertan zehaztuko dira burututako prestakuntza-ekintza guztiak.

c) Diruz lagundutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostuak gutxienez ziurtatuko dituen dokumentazioa, deialdi honetan ezarritako kostu finantzagarrien eta egozte-irizpideen arabera.

Ezarritako epean ez bada aurkezten aipatutako dokumentazioa, organo eskudunak 15 eguneko epe luzaezina emango dio onuradunari, agiri horiek aurkez ditzan. Justifikazio-agiriak aurkezten ez badira, epe berri hori agortzen denean itzulketa-prozedura hasiko da.

4.– Parte-hartzaile hauek baino ez dira kontuan hartuko: aurkeztutako egikaritze-ziurtagirietan zuzen betetako informazioa dutenak eta deialdi honetako 11.3. artikuluan paragrafoan aipatzen den parte-hartzaileen zerrendan sartuta daudenak.

5.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, azken likidazioari buruzko ebazpena emango da, eta erakunde onuradunei jakinaraziko zaie.

Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, dagokion itzulketa-espedientea izapidetuko da, deialdi honetako 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

6.– Diru-laguntzaren onuradunek 4 urteko epean gorde beharko dituzte, diru-laguntzaren amaierako likidaziotik hasita, bai diru-laguntzaren oinarri den jarduera gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak, bai eta jasotako funtsen erabilerari buruzko egiaztagiriak ere.

Diru-laguntzaren onuraduna epe hori amaitu baino lehen desagertzen bada, aipatu agirien kopia bidali beharko du Hobetuzera, desagertu baino lehen.

15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Laguntza-eskubidea erdietsi eta gordetzeko, onuradunek bete beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan aurreikusitako betebeharrak, bai eta honako hauek ere:

1.– Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horregatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.

2.– Hobetuzen aurrean egiaztatzea jarduera egin dela eta laguntza emateko edo gozatzeko eskakizun eta baldintzak bete direla. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak eta prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datu eta agiriak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrenbestez, behar bezala egiaztatu ahal izango da ekintza egin dela, emandako finantziazioa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela.

3.– 17. artikuluan ezarritako kontrol- eta jarraipen-jardunak onartzea.

16. artikulua.– Lanbideren finantziazioagatik sortutako jakinarazpen-betebeharrak.

Lanbideren finantziazioa jasotzen duten prestakuntza-ekintzei dagokienez, erakundeek berariaz adierazi beharko dute Lanbidek finantzatu izana, edo finantzatzen lagundu izana, sortutako material didaktiko guztietan zein bestelakoetan, bai eta diruz lagundutako jarduketen berri emateko, haiek hedatzeko eta/edo iragartzeko ekintzetan ere.

1.– Diruz lagundutako jarduketa guztiek, bai eta haiek eragindako ekintzek ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren komunikaziorako eskuliburuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Gidaliburu hori erakunde onuradunen eskura jarriko da LAN-F prestakuntza-aplikazioaren bidez.

2.– Baldintza horiek betetzen ez badira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 31 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Halaber, baldintzak ez betetzea diru-laguntza itzultzeko kausa izan daiteke, deialdi honen 20. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

17. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

1.– Diru-laguntzen onuradunek burutzen duten prestakuntzaren kalitateari buruzko ebaluazioa eta kontrola egin beharko dute, eta, horretarako, diru-laguntzaren % 1etik % 5era bitarteko kopurua erabiliko dute. Ebaluazio- eta kontrol-jarduketa horiek prestakuntza-ekintzen % 5eko lagin adierazgarria hartu behar dute, gutxienez.

Edonola ere, talde batek prestakuntza-ekintza amaitzen duenean, parte-hartzaileek kalitateari buruzko galdesorta bete beharko dute, eta onuradunek galdesortako azken itemaren batez besteko puntuazioa sartu beharko dute asistentziaren jarraipena egiteko aplikazioan.

2.– Laguntzen onuradunek egiaztatze- eta kontrol-jarduketak onartu beharko dituzte, zehazki honako erakunde hauek egindakoak: Hobetuz, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Halaber, erakunde horiei aukera emango diete lokal eta instalazioetara sartzeko eta parte-hartzaileekin eta elkarrizketatu nahi dituzten beste pertsonekin harremana izateko.

Kontrol-jarduketa horiek onartzeko betebehar orokorraren esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:

1) Finantzatutako ekimena gauzatu izanari edo ekimen horren bideragarritasunari buruzko informazioa ematea, bai eta jarraipena egiteko eskatzen zaion dokumentazioa betetzea eta igortzea ere, eta 10 eguneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko.

2) Hobetuzi jakinaraztea beste erakunde batzuetatik diru-laguntzak edo laguntzak eskatu edo lortu direla, deialdi honetan diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak baldin badira.

3) Ekintza presentzialetan, eguneroko bertaratze-parte bat egitea eta Hobetuzen esku jartzea.

4) Prestakuntza-ekintza ez-presentzialen kasuan, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei buruzko dokumentazioa gordetzea. Era berean, kontrola egiteko beharrezkoak diren informazioa eta bitartekoak eskainiko dira eta, hala dagokionean eta Hobetuzek eskatzen badu, sarbide-gakoak emango dira, diruz lagundutako prestakuntzari buruzko informaziorako sarbide telematikoa ahalbidetzeko.

3.– Auditorien eta ikuskapenen urteko plan bat ezarriko da, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zein baldintzatan egikaritu diren aztertzeko. Plan horren barnean sartuko dira egingo den arriskuen analisiaren ondorioz eratuko diren estatistika-irizpideen arabera Hobetuzek aukeratuko dituen espedienteak. Ikuskapenen planean bilduko dira, halaber, behar bezala identifikatutako pertsonek egindako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak.

18. artikulua.– Diru-laguntza aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan aldaketarik gertatuz gero, emandako diru-laguntza aldatu ahal izango da, betiere deialdi honetan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunei eutsiz. Baldintzen aldaketa horren ondorioz diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, hasiera emango zaio itzultzeko prozedurari.

19. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin bat etortzea.

Deialdi honetako laguntzak ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza horiek egiteko onuradunek jaso ditzaketen beste edonolako laguntzekin.

20. artikulua.– Diru-laguntzak itzultzea.

1.– Erakunde onuradunak jasotako laguntza guztia edo haren zati bat itzuliko du eta berandutze-interesak ordainduko ditu, hala badagokio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 53.1 artikuluan adierazitako kasuetan, eta, bereziki, honako hauetan:

– Laguntzaren helburua edo laguntza emateko eskatutako baldintzak ez betetzea.

a) Oro har, xedea ez dela bete ulertuko da, eta, hortaz, jasotako guztia itzuli egin beharko dutela, ez bada lortzen, gutxienez, prestakuntza-orduen eta onartutako datuen arabera prestakuntza jasotako pertsona kopuruaren arteko biderketaren % 70 burutzea, edo emandako diru-laguntzaren % 70.

b) Orokorrean, ulertuko da xedea ez dela erabat bete, eta jasotako laguntzaren zati bat itzuliko da, prestakuntza-orduen eta onartutako datuen arabera prestakuntza jasotako pertsona kopuruaren arteko biderketaren % 70etik % 80ra burutzea lortzen bada, edo azkenean emandako diru-laguntzaren % 70etik % 80ra, baina ez bada lortzen aurrekontu-lerroren batean onartutako prestakuntza-orduen % 80 gauzatzea.

Hala gertatuz gero, lerro horretarako edo lerro horietarako emandako laguntzaren % 100 itzuliko da.

– Jarduera gauzatu izana nahiz laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana ez justifikatzea.

– Baldintzak bete gabe laguntza jaso izana.

– Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.

– Datu faltsuak ematea diruz lagundutako ekintzak egikaritzeko baldintzei buruz, errealitatearekin bat ez datozenak.

– Deialdi honetan zehaztutako beste edozein betebehar, baldintza edo betekizun ez betetzea.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak emango dio hasiera itzultzeko prozedurari, eta laguntzaren onuradunari jakinaraziko zaio, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emanez. Horrekin batera, jakinaraziko zaio hamabost eguneko epea duela alegazioak edo egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak aurkezteko; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

3.– Alegazioak aurkezteko epea amaitzean halakorik aurkeztu ez bada edo onartu ez badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Horretarako, Hobetuzek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura bideratuko ditu dagokion espedientea, errekerimendu-idazkia eta, hala badagokio, alegazioak, ebazpena emateko proposamenarekin batera. Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

4.– Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritzi, eta diru-laguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat emanez gero, interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko epea izango du, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori borondatezko epetzat joko da.

5.– Borondatezko epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, beharrezko izapideak jarriko dira abian, itzuli beharreko diru-zenbatekoak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarrera publikotzat hartuko dira.

21. artikulua.– Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten prestakuntza-ekintzetarako erreferentziazko araudia. Zehazki, teleprestakuntzako modalitatean.

Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten prestakuntza-ekintzak ematen direnean, xedapen hauek aplikatu behar dira: urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena, eta hura garatzen duen urriaren 10eko ESS/1897/2013 Agindua, eta, zehazki, teleprestakuntzako modalitaterako, deialdi honetan araututako alderdi guztiei dagokienez, araudi horiek berariazko baldintzak ezartzen baitituzte.

22. artikulua.– Datuen tratamendu automatizatua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta datuen babesari buruzko gainerako arauetan ezarritakoari jarraituz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honetako diru-laguntzak kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiliko ditu deialdi honetan araututako laguntza-eskaerak betez lortzen diren datu pertsonalak.

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko eta garraiatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak tratatuak izateko muga ezartzeko eta haien aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat igorri beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Datuen babesari buruzko informazio gehiago eskura dezakezu hemen: http://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/informacion/condiciones_de_uso_y_politica_de_privacidad/

23. artikulua.– Diru-laguntzen arloan aplikatu beharreko araudia.

Diru-laguntzen deialdi honi honako arau hauetan bildutako diru-laguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua. Halaber, xedapen hauek ere aplikatuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan ezarritakoa, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezartzen dira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak).

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala