Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERRENTERIAKO UDALA
3437

IRAGARKIA, «Errenteriako soinu-ingurua hobetzeko plana 2017-2021» izeneko ekintza-plana onartzeari buruzkoa.

Eskatzailea: Errenteriako Udala.

Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko 213/2012 Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, herritarrak jakinaren gainean jartzeko epe bat zabaltzen da, egokiak diren alegazioak egin ahal izan ditzaten. Errenteriako Soinu-ingurua Hobetzeko Plana 2017-2021 ekintza-plana hilabeteko epean egongo da ikusgai Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan, astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara. Epe horretan bertan, alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Alegazioak Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu ezean, eta legez aurreikusitako beste eraren bat erabiliz gero, interesdunak udalari jakinarazi beharko dio hori, egoki iritzitako edozein bide erabilita, betiere horren ziurtasuna izanda eta aurkezte-lekua eta -data jarrita.

Errenteria, 2018ko ekainaren 13a.

Alkateordea,

JAIONE KARRIKIRI GARAÑO.


Azterketa dokumentala