Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3426

EDIKTUA, jabetza intelektualari buruzko 340/2017 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Merkataritza Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 340/2017 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales y Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –Aie–.

Abokatua: Zaballos Garcia Diego, Zaballos Garcia Diego eta Zaballos Garcia Diego.

Prokuradorea: Carlos Jose Elorza Arizmendi.

Demandatua: Barvara S.C., Gure Etxea Bar, Jose Javier Vara Zurdo eta Esther Barquilla Lucas.

Gaia: jabetza intelektuala.

Aipatutako judizioan, dekretua eman zen 2018-01-05ean, non xedapen-zatia honako hau baita:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales y Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –Aie– delakoaren eskariz hasitako prozesu monitorioa, Barvara S.C., Gure Etxea Bar, Jose Javier Vara Zurdo eta Esther Barquilla Lucas-en aurkakoa, 757,43 euro erreklamatzeko dena.

2.– Sociedad General de Autores y Editores, Asociación de Gestión de Derechos Intelectuales y Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España –Aie– delakoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Barvara S.C. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala