Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3393

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 797/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 797/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Centro Comercial Miribilla XXI, S.L.

Abokatua: Enrique Ugarte Blanco.

Prokuradorea: Aranzazu Alegria Guereñu.

Demandatua: Marketing Digital Norte, S.L.U.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-08an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Aranzazu Alegría Guereñu prokuradoreakCentro Comercial Miribilla XXI, S.L.ren izenean eta haren ordez aurkeztu duen demanda, Marketing Digital Norte, S.L.U.ren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera:

a) 1.210 euro.

b) Aipatu zenbatekoak (1.210 euro) ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak, bi puntutan gehituta.

c) Judizioaren kostuak.

Ebazpen hau irmoa da PZLb-ren 455.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazketa berria).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marketing Digital Norte, S.L.U. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala