Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3392

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 805/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 805/2016 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Caixabank S.A.

Alderdi demandatua: Jose Ignacio Moreno Araujo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

5/2018 EPAIA

Epailea: Susana Leston Piñero andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Caixabank S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Alderdi demandatua: Jose Ignacio Moreno Araujo.

Abokatua.

Prokuradorea.

EPAITZA

Funtsean baiesten da auzi-jartzaileak Ignacio Moreno Araujo jaunaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez:

1.– 2006ko urtarrilaren 5eko hipoteka-mailegurako kontratuaren mugaeguneratze aurreratua deklaratzen da kontratu-suntsiarazpena dela-eta, eta kondentazen da zor diren zenbatekoak eta legezko interesak ordaintzera eta hipoteka-eskubidea gauzatzera, epaia betearazteko. Likidazioa 2017ko abenduaren 4ko autora egokitu beharko da.

2.– Ignacio Moreno Araujo jauna kondenatzen dut prozedurako kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4690000002080516. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn eta epaitegiko iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana