Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3264

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko maiatzaren 11ko Ebazpena, 18.0055.20.03.01.02 gora jotzeko errekurtsoan emana (Espedientea: 14.0072.20.01.01.02 – 23/6361/14).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Lan eta Justiziako sailburuaren ebazpenaren bidez amaiera eman zaio adierazitako errekurtsoari; ebazpen horretan erabaki da UTE Lapatza enpresak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestea eta, horrenbestez, baietsi egiten da Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen 2018ko otsailaren 26ko Ebazpena, 14.0072.20.01.01.02 (23/6361/14) zehapen-espedientekoa, zeinaren bidez Aballa SL enpresari 163.956 euroko zehapena ezarri baitzitzaion, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluaren gaineko arau-hauste astun bat egiteagatik, eta erantzukizun solidarioa ezarri baitzitzaion UTE Lapatza enpresari.

Maiatzaren 4ko 597/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera (maiatzaren 5eko BOE), ebazpen horretan jasotako zehapena (arau-hauste oso astunengatikoa) irmoa denean, artikulu horretan adierazitako moduan jakinaraziko da.

Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta haren aurka egin dezakeela dagokion lan-arloko epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretaz gain, jakinarazten zaio ezen, ebazpenaren aurka egin zein ez, zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2018-08-10 da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 2014002300556.

– Identifikazioa: 100818.

– Zenbatekoa: 163.956,00 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala