Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3263

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren Iragarkia, B motako joko enpresa operadorea den Norbal 2000, S.L interesdunarentzako entzunaldiaren izapidearen jakinarazpena argitaratzeko dena.

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak Norbal 2000, S.L enpresa Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregistro Nagusian B motako enpresa operadore gisa izena emanda egotea ofizioz errebokatzeko prozedurari hasiera eman zion. Prozedura hori ebatzi aurretik, interesdunari entzunaldiaren izapidea jakinarazi behar zaionez, interesdunari ezagutzen zaion azken helbidean jakinarazpena egiteko ahaleginak egin dira, baina, administrazio honi egozteko modukoak ez diren kausengatik, ez da jakinaraztea lortu. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen hau argitaratzen da, B95146239 IFK daukan Norbal 2000, S.L interesdunari entzunaldiaren izapidea jakinarazteko.

Interesdunak bere eskubidea defenditzeko egoki irizten dizkien alegazioak egin eta dokumentuak eta justifikazioak aurkeztu ahal ditu, hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Interesdunari jakinarazten zaio jakinarazpenaren eduki osoa, eta administrazio-espediente osoa ere, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren egoitzan daukala eskuragarri, Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastian kalean, 1. zk.an, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala