Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3258

EDIKTUA, 566/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 566/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Sociedad Agraria de Transformación 1269, R.L.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: Cárnicas Halal Calidad Label, S.L. eta Mostapha Ait Oukdim Oukdim.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-02-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatzen den demanda, eta, beraz, demandatzaileari honako zenbateko hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua: 14.583,59 euro gehi 3/2004 Legearen araberako legezko interesak. Prozesuko kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Horrela agindu eta izenpetzen dut.

Carnicas Halal Calidad Label, S.L. eta Mostapha Ait Oukdim Oukdim demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko otsailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala