Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3255

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 458/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Oihana Fano Dominguezek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko ZLUPeko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 458/2017 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Cresencia Cariaga Arenzanak eskatuta hasi da, Avelino Arenzana Santiagoren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

Avelino Arenzana Santiago demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.

Avelino Arenzana Santiago demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitatzeko ematen dut ediktu hau, Getxon, 2018ko maiatzaren 14an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala