Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3247

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 7koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko uztailaren 26ko Aginduan arautu ziren diru-laguntzei dagokienez 2017ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda. Agindu horretan arautu ziren Hirigune – Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzak.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei Ebazpenaren berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren 2017ko uztailaren 26ko Aginduaren 13. artikuluak 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko uztailaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez 2017ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda, Merkataritzako zuzendariaren Ebazpenaren arabera honekin batera doan zerrendako kideei jakinaraziak. Agindu horretan arautu ziren Hirigune – Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 7a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala