Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3244

AGINDUA, 2018ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Erribera Beitiako udalerrian (Araba) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da «Asociación de Padres de Argantzon de La Puebla de Arganzon» erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera, zeinaren bidez eskatzen baita Erribera Beitiako udalerrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematea Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak emateko, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (martxoaren 12ko BOE).

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Kode zenbakia: 01007749.

Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Argantzon Ikastola».

Titularra: «Asociación de Padres de Argantzon de La Puebla de Arganzon».

Helbidea: Sobre la Rueda kalea, 16.

Udalerria: Erribera Beitia.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa. Edukiera: unitate bat, 19 ikaspostukoa.

– Lehen Hezkuntza. Edukiera: unitate bat, 24 ikaspostukoa.

2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimenduko diren irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

4. artikulua.– Baimendutako irakaskuntzak egun indarrean dagoen antolamendu akademikoak ezarritakoari jarraituz irakatsiko dira, eta irakaskuntza horietan edozein aldaketa egin nahi izanez gero, beharrezkoa izango da Hezkuntza Sailaren baimena izatea.

5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion baimena eskatzera.

6. artikulua.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da ikastetxeari baimena ematerakoan jarraitutako araudiak ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, edo baimenduta dituen irakaskuntzak egungo indarreko antolamendu akademikoak ezarritako arauen arabera irakatsiko ez balira.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ikastetxea sortzeko eta jardunean jartzeko emandako baimenak 2018-2019 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak eta ikastetxea Ikastetxeen Erregistroan inskribatzea ekarriko du.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala