Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3242

AGINDUA, 2018ko ekainaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «Nuestra Señora de las Mercedes» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Araba) Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizko «Nuestra Señora de las Mercedes» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko 2018-2019 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 01001221.

Izen espezifikoa: «Nuestra Señora de las Mercedes».

Titularra: Instituto de las Hermanas Mercedarias de la Caridad.

Helbidea: Biasteri-Arabar Errioxako Taldearen kalea, 1.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat; 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 148 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala