Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IHOBE A.B.
3173

IRAGARKIA, zeinaren bidez laguntzetarako deialdia egiten baita, 2018ko ekitaldian ekodiseinuko proiektuak eta ekoberrikuntzako proiektuak egiteko.

Ekodiseinuko proiektuetarako deialdia.

Laguntza horien xedea Euskadiko industria-enpresen gaitasunak indartzea da –batik bat ETEenak–, balio erantsi handiagoko produktuak edo zerbitzuak gara ditzaten, ekonomia zirkularrago batekin eta bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa izatearekin lotutako ezaugarriak erantsiz, industria-garapenaren inguruko Europako gidalerroei jarraituz.

Ekoberrikuntzako proiektuetarako deialdia.

Laguntza horien xedea da I+G+B bultzatzeko Europako programetara aurkezten diren I+G+B proiektuen diseinu bikainak sustatzea, berrikuntza arloan arreta jarriz Eusko Jaurlaritzan ingurumen-, industria- eta lehiakortasun-politikaren lehentasunezko esparruetan. Hona hemen helburuak:

– Nabarmen handitzea Euskadiko proposamenek arrakasta izateko dituzten aukerak, finantzaketa lortzea jotzen baita arrakastatzat.

– Euskadiko enpresen lehiakortasuna handitzea –batik bat ETEena–, I+G+Baren emaitzen aplikazio praktiko batetik eta ingurumen-aldagaiak ekarritako baliotik abiatuta.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Ihobe SA Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren web-orrian (www.ihobe.eus).

Laguntzak emateko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdi bietarako, iragarkia argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta honako data hauetan amaitu:

Ekodiseinuko proiektuei dagokienez:

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 2an amaituko da, 13:00etan.

Ekoberrikuntzako proiektuei dagokionez:

2 epe ezartzen dira:

– Uztailaren 2ko 13:00etan.

– Azaroaren 5eko 13:00etan.

Deitutako laguntzen aurrekontu-zuzkidura 120.000 eurokoa da ekodiseinuko proiektuetarako, eta 100.000 eurokoa ekoberrikuntzako proiektuen diseinu bikainerako.

Bilbao, 2018ko ekainaren 11.

Zuzendari nagusia,

JESÚS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana