Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3167

IRAGARKIA, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da titulartasun-aldaketa egin dela Karkamu herriko (Gaubea, Araba) hornidura elektronikoaren sarean eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren sarera sartu dela Gaubeako udalerrian (Araba).

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, testu horretako azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

● Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU, zeinaren helbidea baita: Alcalde F. Dancausa, Z/G (Gamonal industrialdea) (Burgos).

● Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.

● Helburua: Eremuko hornidura-sarea erregularizatzea, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari lagapena eginez.

● Erreferentzia: 01ATY 201800011.

Karkamu herriko (Gaubea, Araba) hornidura elektronikoaren sarearen titulartasuna aldatu da, eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren sarera sartu.

● Linearen ibiltartea: Gaubea udal-mugartea.

● Proiektu honen eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, proiektua azter dadin Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 01 77 70, Faxa: 945 01 77 87) zein kasuan kasuko udaletxean; eta, bestetik, egoki iritzitako erreklamazioak aurkez daitezen (bina ale) iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala