Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3163

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1044/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko 1044/2017 dibortzioa.

Demandatzailea: Yennifer Leonida Rolon Figueredo.

Abokatua: Jaime Aperribay Ganzabal.

Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.

Demandatua: Jorge Alberto de los Santos.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-09an. Hona hemen epaitza:

218/2018 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den 1044/2018 prozeduran emana, 2018ko maiatzaren 9an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Yennifer Leonida Rolon –Sanchiz Capdevila prokuradorearekin– eta, bestetik, demandatua, Jose Alberto de los Santos, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Jorge Alberto de los Santos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala