Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3159

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 31koa, Kulturako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko otsailaren 13ko Aginduaren bidez (2018ko martxoaren 5eko EHAA, 45. zenbakia), literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri, eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 11. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek prestatu eta igorriko dizkit diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Pedro Unzurrunzaga Schmitz.

– Lourdes Otaegi Imaz.

– Jose Manuel López Gaseni.

– Esther Moyua Murguzur.

Batzordearen idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria, izango da.

Bigarrena.– Jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezatela agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 31.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala