Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3158

AGINDUA, 2018ko ekainaren 7koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzen dituen 2016ko azaroaren 23ko Agindua aldatzen duena.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu eta Euskaltegiak arautzeko onartu zen azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 20. artikuluak, eta helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta finantzaketari buruzko uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, xedapen horietan eta Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritakoarekin bat etorriz, HABEren Zuzendaritza Batzordearen proposamenez, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Aldatu egiten da HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzeko den 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 4. artikuluaren 1. atala. Aldaketaren ondorioz, atal hori honela idatzita geldituko da:

«1.– Ebaluazio jarraitua balio egiaztatzaileaz aplikatzeko, urtean lau garai izango dira A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan: lehenengoa, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko ikastaroak bilduko dituena; bigarrena, urriaren 1etik martxoaren 31ra bitartekoak bilduko dituena; hirugarrena, urriaren 1etik ekainaren 30era bitarteko ikastaroak bilduko dituena; eta laugarrena, uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko ikastaroak bilduko dituena.»

2. artikulua.– Aldatu egiten da HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzeko den 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 10. artikuluaren 3. atalean Azterketa Batzordearen kideei egokitutako paragrafoa. Aldaketaren ondorioz, paragrafo hori honela idatzita geldituko da:

«– Kideak: batetik, euskaltegi publikoetako bi ordezkari eta euskaltegi pribatuetako eta euskara autoikaskuntzarako zentroetako bost ordezkari; eta bestetik, egiaztatze-aldirako hiru lurralde-arduradunak, Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Curriculumaren Garapena eta Ebaluazio ataletako arduradunak eta, idazkari-lanetan, zerbitzu bereko Programa Berezietarako ataleko arduraduna.»

3. artikulua.– Aldatu egiten da HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak ezartzeko den 2016ko azaroaren 23ko Aginduaren 18. artikuluaren bigarren paragrafoa. Aldaketaren ondorioz, atal hori honela idatzita geldituko da:

«Ebaluazio jarraituko jardueren bitartez eskuratutako ziurtagirien eragin-datak ebaluazio-garai bakoitzeko urtarrilaren 30a, apirilaren 30a, uztailaren 30a eta urriaren 30a izango dira.»

XEDAPEN IRAGANKOR

2017-2018 ikasturteko lehen garaiko ebaluazio jarraituko jardueren bitartez eskuratutako ziurtagirien eragin-datak agindu honetan zehaztutakoak izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 7a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala