Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3151

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 12koa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena, argitara emateko dena uztailaren 28ko 12/2016 Legearen bidez sortutako Balorazio Batzordeko kideen identitatea. Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa da lege hori.

Uztailaren 28ko 12/2016 Legearen 16. artikuluaren arabera –Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa da lege hori–, balorazio batzorde bat sortuko da, balorazioak eta proposamenak egiteko zeregina duena.

Aipatutako lege horren 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, hauexek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:

a) Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria.

b) Giza eskubideen arloan eskumena duen idazkaritza nagusiaren edo sailburuordetzaren titularrak izendatutako hiru pertsona, non haietako bat Zuzenbide penaleko legelari espezializatua izango baita, beste batek esperientzia izango baitu biktimen arloan, eta hirugarrena legeak hartzen duen garaian espezializatutako historialaria izango baita.

c) Lege honek arautzen duen gaian adituak diren hiru pertsona, haietako bat gizarte zibilaren ordezkaria izango dena, giza eskubideen jarraipena egin behar duen Eusko Legebiltzarreko batzordeak izendatuak.

d) Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak izendatutako bi auzitegi-peritu eta psikologo bat, denak ala denak esperientziadunak biktimen arloan.

e) Batzordeko idazkari teknikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langile bat (Zuzenbidean lizentziatutako teknikaria) izan beharko da, hitzarekin baina botorik gabe, giza eskubideen arloan eskumena duen idazkaritza nagusiak edo sailburuordetzak proposatuta.

Ildo horretan, 12/2016 Legearen 17.3 artikuluak ezartzen du Balorazio Batzordeko kide titularren eta ordezkoen identitatea giza eskubideen arloan eskumena duen idazkaritza nagusiko edo sailburuordetzako titularraren ebazpenaren bidez argitaratuko dela. Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari dagokio zeregin hori, beraz, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Lege horren 17. artikuluak adierazitako pertsonak izendatu dituztenez zeregin hori egin beharreko erakunde eta organoek, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea uztailaren 28ko 12/2016 Legearen 17.1 artikuluan ezarritako Balorazio Batzordeko kide titular eta ordezkoen identitatea. Hauek izango dira kide horiek:

Titularra: Monika Hernando Porres andrea, Giza Eskubideen zuzendaria.

Ordezkoa: Miren Aintzane Ezenarro andrea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaria.

Titularra: Jon Landa jauna, Zuzenbide Penaleko legelari espezializatua.

Ordezkoa: Enara Garro andrea, Zuzenbide Penaleko legelari espezializatua.

Titularra: Sabino Ormazabal jauna, biktimen arloko aditua.

Ordezkoa: Bertha Gaztelumendi andrea, biktimen arloko aditua.

Titularra: Luis Salas jauna, historialaria.

Ordezkoa: Jon Penche jauna, historialaria.

Titularra: Juana Balmaseda andrea, lege horrek araututako gaiaren arloko aditua.

Ordezkoa: Felipe Gómez jauna, lege horrek araututako gaiaren arloko aditua.

Titularra: Elo Mayo andrea, lege horrek araututako gaiaren arloko aditua.

Ordezkoa: Josu Oskoz jauna, lege horrek araututako gaiaren arloko aditua.

Titularra: Francisco Etxebarria jauna, lege horrek araututako gaiaren arloko aditua, gizarte zibila ordezkatzeko.

Ordezkoa: Miguel Angel Navarro jauna, lege horrek araututako gaiaren arloko aditua, gizarte zibila ordezkatzeko.

Titularra: Benito Morentín jauna, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.

Ordezkoa: Carlos Cubero jauna, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.

Titularra: David del Valle jauna, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.

Ordezkoa: Alberto Ramirez jauna, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.

Titularra: Mariam Elicegui andrea, biktimen arloan esperientzia duen psikologoa.

Ordezkoa: Amaya Bóveda andrea, biktimen arloan esperientzia duen psikologoa.

Idazkaria: Marian Sánchez andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria. Postu hori hutsik badago, titularra ez badago edo gaixorik badago, edo legezko beste kausaren bat gertatzen bada, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak izendatutako pertsonak ordezkatuko du.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 12a.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala