Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3150

IRAGARKIA, zenbait lanpostu izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoei buruzkoa.

2018ko ekainaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (111. zk.), izendapen aske bidez betetzeko honako lanpostu hauen deialdiak argitaratu dira:

– Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Mugikortasuneko eta Garraioetako zerbitzuburua (Erreferentzia: B2018/L01).

– Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Lurralde Plangintzako zerbitzuburua (Erreferentzia: B2018/L02).

– Ogasun eta Finantza Departamentuko Zuzeneko Zergen Kudeaketako zerbitzuburua (Erreferentzia: B2018/L03).

– Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga Bilketako zuzendariorde nagusia (Erreferentzia: B2018/L04).

– Ogasun eta Finantza Departamentuko Prozedura Berezietako zerbitzuburua (Erreferentzia: B2018/L05).

– Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko idazkari teknikoa (Erreferentzia: B2018/L06).

– Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko Ingurumeneko zerbitzuburua (Erreferentzia: B2018/L07).

– Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko Kontratazio Publikoa Koordinatzeko zerbitzuburua (Erreferentzia: B2018/L08).

– Bide Azpiegituretako Departamentuko Errepideetako Zuzendaritzako idazkaria (Erreferentzia: B2018/L09).

Interesdunek Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskabideak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.

Donostia, 2018ko ekainaren 11.

(596/2018 Foru Agindua, maiatzaren 22koa).

Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko idazkari teknikoa,

JUAN JOSÉ DE PEDRO ALONSO


Azterketa dokumentala