Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3111

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 559/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 559/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: R.E.S.

Alderdi demandatua: Abdala Radjabu Bin.

Gaia: adostasunik ez izanik, seme-alabei buruzko neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

268/2018 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: 2018ko apirilaren 16a.

Alderdi demandatzailea: R.E.S.

Abokatua: Begoña Alonso Díaz.

Prokuradorea: Aitor Suárez Fernández.

Alderdi demandatua: Abdala Radjabu Bin.

Abokatua.

Prokuradorea.

Gaia: banantze edo dibortzioaren ondoriozko neurriak.

EPAITZA

Partez baiesten dut Abdala Radjabu Bin jaunaren aurka R.E.S. andreak aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, alderdiek XXXXX seme adingabekoarekin izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Abdala Radjabu Bin jaunak XXXXX seme komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak komunikazio- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Ezkontideen semearentzat mantenu-pentsio bat ezartzea, zaintza ez duen gurasoaren kargura, hilean kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen diru-sarrera garbien % 25ekoa, eta, betiere, gutxienez 100 eurokoa, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Seme/alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, % 50 bakoitzak. Guztiarekin ere, presakoak ez diren ezohiko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, ez da berariazko erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuen gainean.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko apirilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala