Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3108

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba jauna izendatzen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legeak 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak V. tituluan arautzen du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua.

Aurretik aipatutako arauetan eta batez ere Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.b) artikuluan ezarrita dago nola dagoen osatuta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua. Osaera horri jarraikiz, Arabako Batzar Nagusiek, 2018ko martxoaren 14an egindako osoko bilkuran, Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba jauna izendatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari.

Ordezkari horien agintaldia lau urtekoa izango da, beren izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik aurrera; bestalde, Gizarte Kontseiluko kideek aipatu legearen 72. artikuluan ezarritako bateraezintasunak izango dituzte. Halaber, Gizarte Kontseiluko kideak beste agintaldi baterako bakarrik hautatu ahal izango dira, segidako agintaldian edo beste batean.

3/2004 Legearen 73.5 artikuluak dio Gizarte Kontseiluan gizarte-interesak ordezkatzen dituzten kideen lekuak hutsik gelditzen badira, heriotzagatik, dimisioagatik, izendatu ondoren agertutako bateraezintasunagatik edo kargua behartuta uzteagatik gertatu denean beteko dira berriro, beste inoiz ere ez. Lekua hutsik utzi duen kidea aukeratu zuen erakundeari dagokio leku horretarako beste kide bat aukeratzea. Lekua hutsik utzi zuen pertsonak agintaldia osatzeko behar zuen aldia iraungo du kide berri horren agintaldiak.

2013ko abuztuaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Armando Llanos Ortiz de Landaluce jaunaren izendapena argitaratu zen, Arabako Batzar Nagusiek aukeratu baitzuten Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izateko.

Horren arabera, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak dioenari jarraikiz, hor xedatzen baita unibertsitateen eskumena duen sailburuaren Aginduz izendatuak izango direla interes sozialen ordezkariak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Arabako Batzar Nagusiek aukeratutako Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea. Izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasiko da ondorioak izaten eta 2021eko abuztuaren 5ean bukatuko zen haren indarraldia: egun horretan amaitu beharko zen Armando Llanos Ortiz de Landaluce jaunaren izendapena.

Bigarren artikulua.– Armando Llanos Ortiz de Landaluce jauna kentzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide kargutik, Arabako Batzar Nagusiek izendatua.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak bere 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasiko da ondorioak izaten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala