Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2018ko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3092

IRAGARKIA zeinaren bidez jakinarazten baitzaie interesdunei iraungi egin dela uren aprobetxamendurako espedientea.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularren jakinarazpen-helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan xedatutakoekin bat etorriz, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez erabaki da iraungitzat jotzea iragarki honen I. eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak, eta burututako jarduerak artxibatzea.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eta hala ematen da jakitera, jende guztia eta iragarki honen I. eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, interesdunentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango baitu.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 24a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala