Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2018ko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3079

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen esleipenerako Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak.

Ikusi da 2018ko urtarrilaren 2ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena (2018ko urtarrilaren 18ko EHAA, 13. zk.); zeinaren bidez deialdia egiten baita 2018ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko.

Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Batzorde horrek bost kide izango ditu, landa-garapenaren arloko zuzendariak izendatuak. Lau, aipatu zuzendaritzako kideak izango dira; eta haietarik bat, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zerbitzuko arduraduna izango da, zeinak presidente gisa jardungo baitu, eta beste hirurak, ordea, aipatu zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko. Bosgarren pertsona Hazi Fundazioak proposatuko du.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

● Inma Lacalle Aberásturi, idazkaria ere izango dena.

● Miriam Eriz Gongeta.

● Ion Pagaldai Barruetabeña.

● Virginia Andrés Aranberri, Hazi Fundazioak proposatutako pertsona.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala