Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2018ko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3077

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2018ko apirilaren 24ko Aginduan ezartzen den Diru-laguntzen Batzordea osatuko duten pertsonak. Agindu horren bidez, oinarri batzuk 2018. urterako onartzen dira, tokiko garapen parte-hartzailerako estrategian (Leader ikuspegian) finkatzen diren xedeak lortzeko laguntzen deialdiarenak.

Ikusi da otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baita 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia.

Ikusi da 2018ko apirilaren 24ko Agindua (2018ko maiatzaren 8ko EHAA, 87. zk.), zeinaren bidez arautzen baitira, 2018ko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.

Aipatutako aginduaren seigarren oinarriaren arabera, batzorde bat sortu behar da, aurkeztutako eskabideetarako diru-laguntzak aztertzeko, bai eta laguntzarik jaso ez duten proiektuetarako ebazpen-proposamen bat prestatzeko ere. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari aurkeztu behar zaio aipatutako batzordea, Tokiko Ekintza Taldeko kide batek eta zuzendaritza horretako bi teknikarik osatuko dutena.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzen Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Ion Pagaldai Barruetabeña, idazkaria ere izango dena.

– Txus Gómez Moro, «Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea – Mendinet» taldeko buru gisa.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala