Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2018ko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3076

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinen bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko inguruneak sustatzeko eta garatzeko laguntzen esleipenerako Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak.

Ikusi da 2018ko martxoaren 20ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena (2018ko apirilaren 5eko EHAA, 65. zk.), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako diru-laguntzak 2018rako deitzen dituena. Aipatu dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen ditu (Itsaspen Programa).

Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratzea aurreikusten du lehen aipatutako dekretuaren 9. artikuluak, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzetako teknikarien artean hautatuko dira Batzordea osatuko duten hiru pertsonak; batzordekideak izango dira, eta hitzez eta botoz hartuko dute parte.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Inma Lacalle Aberásturi.

– Miriam Eriz Gongeta, idazkaria ere izango dena.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala