Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2018ko ekainaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3070

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 122/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdun diren pertsonak.

122/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea -prozedura arrunta- bidaltzeko agindu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Auzi-errekurtso hori Estatuko Administrazioak jarri du egintza honen aurka: Agindua, 2017ko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egiten baita 2017-2018 ikasturterako (2017ko uztailaren 31ko EHAA, 144.zk.).

Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legeak, uztailaren 13koak, 49. artikuluan xedatzen duenarekin bat, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana