Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2018ko ekainaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3057

AGINDUA, 2018ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Tolosako (Gipuzkoa) «Usabalgo Laskorain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena eskatuz, Tolosako (Gipuzkoa) «Usabalgo Laskorain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko, 2018-2019 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 20007953.

Izen espezifikoa: «Usabalgo Laskorain Ikastola».

Titularra: Usabalgo Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Usabal auzoa, 26.

Udalerria: Tolosa.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 30 ikaspostuko edukierakoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 13 unitate, honelako edukierakoak:

● 4 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 4 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 5 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 15 unitate, 450 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala