Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2018ko ekainaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3056

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena; honen bidez, egutegi komun bat ezartzen da, non jasotzen baitira 2018-2019ko ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko epeak eta, zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzeaz gain, irakaskuntza horiek ematen dituzten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere onartzen baitira».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako agindu honetan: «Agindua, 2018ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena; honen bidez, egutegi komun bat ezartzen da, non jasotzen baitira 2018-2019ko ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko epeak eta, zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzeaz gain, irakaskuntza horiek ematen dituzten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere onartzen baitira» (2018ko maiatzaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 100. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Euskarazko bertsioan, 2.1 artikuluan, 2018/2781 (40/2) orrialdean,

honela dio:

«2. artikulua.– Egutegia.

1.– Irakaskuntza presentzialean, 3.1 artikuluak eskaera egiteko obligaziotik eta onarpen-prozeduran parte hartzetik salbuesten dituen ikasleek ekainaren 12tik uztailaren 3ra bitartean egingo dute matrikula, biak barne, ikastetxeko idazkaritzaren ordutegian.»

baina honela esan behar du:

«2. artikulua.– Egutegia.

1.– Irakaskuntza presentzialean, 3.1 artikuluak eskaera egiteko obligaziotik eta onarpen-prozeduran parte hartzetik salbuesten dituen ikasleek ekainaren 11tik uztailaren 2ra bitartean egingo dute matrikula, biak barne, ikastetxeko idazkaritzaren ordutegian.»


Azterketa dokumentala