Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3050

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkariaren errekerimendu bat, «Asociación de Empresas de Sistemas de Seguridad de Guipuzcoa» izeneko erakundearen estatutuak gordailutzeari buruzkoa, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretua betetzeko dena.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez erakunde interesdunari edo bere ordezkariei jakinarazten zaie ezen, Erakunde sindikalen eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarria betetzeko, ikusi dela gordailututako estatutuek ez dituztela betetzen 5.2.b.7 artikuluan eskatzen diren baldintzak, eta dauden datuek ez dutela ziurtatzen beren konturako langileak dituzten enpresaburuek osatzen dutela elkartea. Dokumentazioa Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzaren Ordezkaritzan aurkeztu beharko da, 10 eguneko epean; zuzenean egin dezakete edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen den edozein bide erabiliz.

Enpresa-erakundeari ohartarazten zaio ezen, aurkitutako akatsak zuzendu ezean, dagokion erregistrora edo gordailura bidaliko dela espedientea, gaur egungo gordailuan ez egoteko ebazpena emanda, gutxieneko eskakizunak ez ditu betetzen eta.

Aipatutako erakunde interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko maiatzaren 24a.

Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,

RAMÓN LERTXUNDI ARANGUENA.


Azterketa dokumentala