Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3049

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 334/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeen pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-247/2018-III.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Eusko Jaurlaritzak 2018ko otsailaren 20an hartutako Erabakiaren aurka jarri da, jarraian adierazten diren ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak pilatu eta gaitzesten dituena: Ebazpena, 2017ko irailaren 20koa, errekurtso jartzaileak hautaketa-prozesutik baztertzen dituena; Ebazpena, 2017ko abenduaren 1ekoa, oinarrizko eskalako agente izateko hautaketa-prozesurako deia egiten duena (2017ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.); Ebazpena, 2018ko otsailaren 19koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarena, Ertzaintzako oinarrizko kategoriako agente izateko hautaketa-prozesuan (2017ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez eginiko deialdia) parte hartzera onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzen dituena; eta, zeharka, Ertzaintzara sartzeko ezarritako 35 urteko adin-mugaren aurka ere bai.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun diren pertsonak epatzen dira, agertu ahal izateko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 7a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala