Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3041

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeko bideratutako 65/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 65/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Arabako Adingabeen Kontseilua.

Alderdi demandatua: Adriana Ruiz de Arcaute García.

Gaia: guraso-ahala kentzeko hitzezko judizioa.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:

150/2018 Epaia, guraso-ahala kentzeko 65/2017 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Prozedura Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da hauen artean: demandatzaile gisa, Arabako Adingabeen Kontseilua, eta, demandatu gisa, Adriana Ruiz de Arcaute García.

Adriana Ruiz de Arcaute García demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala