Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3039

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 595/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 595/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jaime Silva Costas.

Abokatua: Jose Antonio López de Tejada Cabeza.

Prokuradorea: Inmaculada Bengoechea Rios.

Demandatua: Javier Roncero Sobrido.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-12an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Bengoechea prokuradoreak Jaime Silva Costas jaunaren izenean eta hura ordezkatuz Javier Roncero Sobrido jaunaren aurka aurkeztutako demanda onesten dudanez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 732,40 euro ordaintzera, gehi PZLren 576. artikuluko interesak. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Javier Roncero Sobrido demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak errekurtsorik onartzen ez den errekurtsoa jar dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko urriaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala